2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Irungo Bilgune Feministak autobusa jarriko du larunbat arratsaldean Bilbon Indarkeria sexistak mila aurpegi. Erantzun! lelopean egingo den manifestaziora joateko. Interesa duenak posta elektronikoz izena eman dezake. Bilgunetik esan dute leku gutxi bat...

Koldo Mitxelena ikastetxeak II. World Kafea antolatu zuen asteartean. Bertan, gogoeta egin zuten honako gai honen gainean: Gure ametsetako eskola. Bildutakoek gaur egun eskola nolakoa den eta gerora nolako eskola izatea gustatuko litzaiekeen aztertu zu...

Aurinko Eskola aisialdi eta formakuntza taldeak gabonetako kanpamendua antolatu du 4 eta 12 urte bitarteko haur euskaldunentzat. Udan eginiko kanpamendu irekien arrakastaren ondotik erabaki dute gabonetan errepikatzea. Hilaren 26tik urtarrilaren 5a arteko goizetan muntatuko dute kanpamendu nomada, baina, Saioa Garcia eta Virginia Huarte begiraleek adierazi dutenez egunero muntatu eta desmuntatuko dute: “nomadak izanda, egunero hiriko leku batera joango gara jolastera”. Aurinko Eskolatik esan dutenez, bi aukera daude: bata, egun guztietarako izena ematea, eta bestea, gustoko ekintzetarako soilik apuntatzea. Izena emateko epea hilaren 22an amaituko da. Informazio gehiago nahi eta izena eman nahi duenak aurinkoeskola.com webgunea bisitatu dezake. Edonola ere, Aurinko Eskolak egoitza du Irungo Pinudi auzoan, Bera Bidasoa kaleko 2. zenbakian, Rantxo bezala ezaguna den lekuan. Finlandiako esperientzia Aurinkok eguzkia esan nahi du finlandieraz, eta ez da ausaz hautatutako izena, Finlandiako hezkuntza metodologia baliatzen dutelako Aurinko Eskolan. Bizitzako esperientzietan oinarritutako hezkuntza da, eta Finlandia eskola porrot txikiena duen lurraldea dela nabarmentzen dute. “Haur guztiak dira ezberdinak, eta bakoitzaren ezaugarriak garatzea garrantzitsua da”, gaineratu dute Aurinkotik.

Angel Magoak magia ikuskizuna emango du gaur, 11:30ean, Sanmarkosene egoitzan. Helduei zuzendutako ikuskizun horretan magia eta umorea uztartuko ditu.

Haurtzaroan eta nerabezaroan bizkar hezurra nola zaindu azaltzeko hitzaldia emango du gaur, Karmengo Ama ikastetxean, Michel Marmier doktoreak. 15:00etan hasiko da hitzaldia, eta joan nahi duen oro sar daiteke ikastetxera Marmierren hitzaldia entzutera...

Urtarrilaren 7ko manifestazioarekin bat egin dute hautetsiek, eta herritarrei bertara joateko eskatu diete Pasaiako Udalak Bandoa zabaldu du herriko kaleetan, euskal presoen eskubideen alde. Une historikoa dela gogorarazi, eta presoen aldeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Lehenik, dispertsioa amaitzea eta preso guztiak Euskal Herriratzea eskatu du udalak, baita gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta zigorra beteta duten presoak askatzea ere. Bigarrenik, urtarrilaren 7an euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egiteaz gain, herritarrak eta udalerriko eragile guztiak ere bat egitera gonbidatu ditu Udal Gobernu Taldeak. Hirugarrenik, bihar hautetsiek baraua eta elkarretaratzea egingo dituztela iragarri dute. Elkarretaratzea 12:00etan izango da, Arizabalo jauregiaren aurrean (Donibanen), eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Egungo egoeraren garrantzia nabarmendu du Udal Gobernu Taldeak zabaldutako bandoan: «Ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman behar dugu denek, eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena burutu». Presoen alde, Pasaiako portuan Egin Dezagun Bidea ekimenaren baraualdien testuinguruan, Pasaiako Portuko langileek elkarretaratzea egin zuten astelehenean Portuko Agintaritzako eraikin nagusiaren atarian. Euskal preso eta iheslariak etxera! leloa zuen pankartaren atzean izan ziren langileak. Mobilizazioek ez dute etenik Egin Dezagun Bidea ekimenarekin lotuta, eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionala berotzeko, baraualdiak eta elkarretaratzeak [...]

XX. urteurrena ospatzen ari da taldea, eta horri lotutako materiala saltzeko postua jarriko dute Ekaitza Gazte Taldeak San Tomas jaia antolatu du iganderako Trintxerpeko Azkuene parkean. Euria egingo balu, Karmengo Ama ikastetxeko patioan egingo lukete txistorrari lotutako festa. Taldearen XX. urteurrena ari dira ospatzen, hortaz, jai berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. 11:00etan hasiko dira txistorra egiten Ekaitzakoak. 12:30ean tailerrak egingo dituzte, 13:30ean bertso saioa izango da, eta 14:00etarako prestatu dituzte zozketak. 15:00etan itxiko dituzte postuak. Postuen artean XX. urteurrenaren barruan atera duten materiala saltzekoa jarriko dute. Bertatik aterako duten dirua urteurreneko ekimenak finantzatzeko izango dira.

Antxoko mendi taldeko arduradunek hamazazpi irteera prestatu dituzte datorren urterako Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak prest du datorren urterako egutegia. Bi egitasmo handiren barruko irteerak egingo dituzte urtarriletik azarora: Zuberoako Birako bederatzi eta Iruñerriko Itzuliko zortzi. Bi horiez gain, Piriniotara irteera egingo dute, ekainaren 6an, eta Mendi Astea (maiatzaren 7tik 11ra), sagardo eguna (otsailaren 5ean), lagunarteko bazkaria eta mus txapelketak ere egingo dituzte. Zuberoako Biraren etapak zehaztuta dituzte (ondoko koadroan daude). Iruñerriko Itzulikoak aurrerago jakinaraziko dituzte. Zuberoako bira Urtarrilak 29. Ospitalepea-Eskiula. Otsailak 26. Eskiula-Montori. Martxoak 25. Montori-Izarbe estazioa. Apirilak 22. Izarbe estazioa-San Martin Harria. Maiatzak 20. San Martin Harria-Yegacueros. Ekainak 17. Yegacueros-Larraine mendatea. Irailak 16. Larraine mendatea-Iratiko etxolak. Urriak 21. Iratiko etxolak-Ahuski. Azaroak 18. Ahuski-Arla.

Eguberriei begira haurrentzako tailerrak antolatu ditu Irungo Oiasso Erromatar Museoak. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta hilaren 22tik urtarrilaren 5a arte burutuko dituzte, asteartetik ostegunera, goiz eta arratsaldez. Tailerrak doan dira ...

Hondarribiko Arma Plaza Fundazioa herriko hainbat komertziorekin lanean hasi da. Hala, Hondarribiko ondarea berreskuratu ez ezik, gune historikoa suspertu nahi dute.Arma Plaza Fundazioak Hondarribian garatzen dituzten artisautza ekimenak garatu nahi ditu, beti ere ikuspegi historikoa kontuan hartuta. Lanean hasteko, Garaiz Etxebeste artisauarekin jarri dira harremanetan. Portzelana apaintzen lan egiten du Etxebeste hondarribiarrak. Portzelana piezak Etxebeste hondarribiarraren tailerra Gipuzkoa plazan dago, Hondarribiko Alde Zaharrean, eta portzelana piezak apaintzen ditu banaka-banaka. Artisauaren bezeroak partikularrak ez ezik, ostalaritza establezimenduak dira. Gainera, zeramikako bilduma bat garatu du, Gipuzkoa plazako tailerraren ondoan dagoen Kuttixia dendarekin batera. Lurra izena eman dio bildumari eta Euskal Herriko tradizioko irudiak ageri dira bere lanetan. Bilduma horiek bestelako dendetan eros daitezke, eta www.euskal-denda.com webgunean kontsulta daitezke. «Lankidetza horren seinale, adierazgarri historikoaz hornituta den zeramika sorta bat jarri nahi dugu abian», esan du Miren Ayerbe Hondarribiako arkeologoak. Hala, Hirigune Historikoan egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako zeramika zati apainduak biltzen ari dira, Arma plazako interpretazio zentroan ikusteko jarri eta saltzeko. Lankidetza Hala, bertako komertzioekin lankidetza bilatuko du Arma Plaza Fundazioak. «Horixe da lankidetza horren lehenbiziko urratsa, izan ere Arma Plaza beste zenbait enpresa eta artisautza alorrekin harremanetan jartzen ari da talde eta norbanakoek garatzen diren proiektuetan parte har dezaten», nabarmendu du Ayerbek.

Bidasoa Bizirik garapenerako agentziako Autoemplegu Sailak bi tailer antolatu ditu, lan arloko zenbait eremu bultzatzeko xedearekin. Izan ere, “denboraren kudeaketa egokia, norberaren produktibitatea edota konfiantza eragiteko jarduerak” di...

Joan den asteburuan Anaitasuna liderra menderatu eta gero, sailkapeneko bigarren zegoen Berio taldearen kontra sekulako garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, Donostian (1-2). Horrenbestez, Beriorekin hirugarren postuan berdinduta dago Pasaia, 41 pu...

Asteburuan banatu dituzte Iparragirre Sariak 2011 Urretxuko udaletxean. Karmele Mitxelena oiartzuarrak euskarazko narratibako lehen saria jaso du, Eskutik lanagatik. Eskualdeko beste sarituak Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur izan dira. Bertso papere...

Astelehenero bezala, gaur ere eguerdiko hamabietan elkartuko dira Oreretako Langabeen Asanblada, Herriko Plazan, eta herriko langabe guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Horrekin batera, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kut...

Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena. Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu. Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik.

Bihar arratsaldeko lauetatik aurrera, berdintasunerako bigarren tailerra eskainiko du Neus Albertosek Emeki elkartean. Tailerrak hilabetean behin egingo dituzte eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute, tailerrera hurbiltzen direnen iritzi eta gomendioak ...

Herriko konpartsek herriko kaleak alaitu dituzte. Lau talde atera dira: yeyeak, euskal girokoak, kabaret estilokoak eta Veneziako inauterietakoak. Bakoitzak bere ekarpena egin dio herriko inauteriei hamarnaka eta hamarnaka ikusleren aurrean. Bihar ere...

Urteroko bilera egingo du bihar Yola elkarteak, 11:ooetan. Bilera horretan eginkizunen banaketa egingo dute; hori dela eta, ahalik eta bazkide gehien joateko eskatu dute.

Egoiliar txartela berritu nahi duten Portuko zein Alde Zaharreko bizilagunek aukera dute dagoeneko. Horretarako, BAZ Biztanleriaren Arreta Zerbitzura jo behar da ordainagiriarekin (postaz bidaliko zaie bizilagunei ordaindu beharrekoa). 2011ko egoiliar txartela hilaren 24a arte balioko du. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. Portuko txartelarekin San Pedro, Zuloaga, Santiago, Almirante Alonso kaleetan, Bidasoa ibilbidea, Arrantzale auzoan eta Bentako aparkalekuan utz daiteke ibilgailua. Alde Zaharrekoarekin, berriz, Uria Harresian, General Leiban eta Bordari zein San Nikolas kaleetan. Hondartzarako txartelik ez Aurten ez dute hondartzarako eta inguruko guneetarako egoiliar txartelik egingo, “Eusko Jaurlaritzako Portu Sailak eremu hura erabiltzeko administrazio emakida berritu arte”, Hondarribiko Udalak adierazi moduan. Horren eraginez, hondartzako egoiliar txartela zutenek, ez dute Bentako aparkalekuan murrizketarik izango.