Aurinkok haurrentzako kanpamendu nomada muntatuko du eguberrietan

Aurinko Eskola aisialdi eta formakuntza taldeak gabonetako kanpamendua antolatu du 4 eta 12 urte bitarteko haur euskaldunentzat. Udan eginiko kanpamendu irekien arrakastaren ondotik erabaki dute gabonetan errepikatzea. Hilaren 26tik urtarrilaren 5a arteko goizetan muntatuko dute kanpamendu nomada, baina, Saioa Garcia eta Virginia Huarte begiraleek adierazi dutenez egunero muntatu eta desmuntatuko dute: “nomadak izanda, egunero hiriko leku batera joango gara jolastera”. Aurinko Eskolatik esan dutenez, bi aukera daude: bata, egun guztietarako izena ematea, eta bestea, gustoko ekintzetarako soilik apuntatzea. Izena emateko epea hilaren 22an amaituko da. Informazio gehiago nahi eta izena eman nahi duenak aurinkoeskola.com webgunea bisitatu dezake. Edonola ere, Aurinko Eskolak egoitza du Irungo Pinudi auzoan, Bera Bidasoa kaleko 2. zenbakian, Rantxo bezala ezaguna den lekuan. Finlandiako esperientzia Aurinkok eguzkia esan nahi du finlandieraz, eta ez da ausaz hautatutako izena, Finlandiako hezkuntza metodologia baliatzen dutelako Aurinko Eskolan. Bizitzako esperientzietan oinarritutako hezkuntza da, eta Finlandia eskola porrot txikiena duen lurraldea dela nabarmentzen dute. “Haur guztiak dira ezberdinak, eta bakoitzaren ezaugarriak garatzea garrantzitsua da”, gaineratu dute Aurinkotik.  

Aurinko Eskola

Aurinkok udalekuetan Irugurutzetara antolatutako bisita

Aurinko Eskola aisialdi eta formakuntza taldeak gabonetako kanpamendua antolatu du 4 eta 12 urte bitarteko haur euskaldunentzat. Udan eginiko kanpamendu irekien arrakastaren ondotik erabaki dute gabonetan errepikatzea. Hilaren 26tik urtarrilaren 5a arteko goizetan muntatuko dute kanpamendu nomada, baina, Saioa Garcia eta Virginia Huarte begiraleek adierazi dutenez egunero muntatu eta desmuntatuko dute: “nomadak izanda, egunero hiriko leku batera joango gara jolastera”.

Aurinko Eskolatik esan dutenez, bi aukera daude: bata, egun guztietarako izena ematea, eta bestea, gustoko ekintzetarako soilik apuntatzea. Izena emateko epea hilaren 22an amaituko da. Informazio gehiago nahi eta izena eman nahi duenak aurinkoeskola.com webgunea bisitatu dezake. Edonola ere, Aurinko Eskolak egoitza du Irungo Pinudi auzoan, Bera Bidasoa kaleko 2. zenbakian, Rantxo bezala ezaguna den lekuan.

Finlandiako esperientzia
Aurinkok eguzkia esan nahi du finlandieraz, eta ez da ausaz hautatutako izena, Finlandiako hezkuntza metodologia baliatzen dutelako Aurinko Eskolan. Bizitzako esperientzietan oinarritutako hezkuntza da, eta Finlandia eskola porrot txikiena duen lurraldea dela nabarmentzen dute. “Haur guztiak dira ezberdinak, eta bakoitzaren ezaugarriak garatzea garrantzitsua da”, gaineratu dute Aurinkotik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.