Hondarribiko komertzioekin elkarlana hasi du Arma Plaza Fundazioak

Hondarribiko Arma Plaza Fundazioa herriko hainbat komertziorekin lanean hasi da. Hala, Hondarribiko ondarea berreskuratu ez ezik, gune historikoa suspertu nahi dute.Arma Plaza Fundazioak Hondarribian garatzen dituzten artisautza ekimenak garatu nahi ditu, beti ere ikuspegi historikoa kontuan hartuta. Lanean hasteko, Garaiz Etxebeste artisauarekin jarri dira harremanetan. Portzelana apaintzen lan egiten du Etxebeste hondarribiarrak. Portzelana piezak Etxebeste hondarribiarraren tailerra Gipuzkoa plazan dago, Hondarribiko Alde Zaharrean, eta portzelana piezak apaintzen ditu banaka-banaka. Artisauaren bezeroak partikularrak ez ezik, ostalaritza establezimenduak dira. Gainera, zeramikako bilduma bat garatu du, Gipuzkoa plazako tailerraren ondoan dagoen Kuttixia dendarekin batera. Lurra izena eman dio bildumari eta Euskal Herriko tradizioko irudiak ageri dira bere lanetan. Bilduma horiek bestelako dendetan eros daitezke, eta www.euskal-denda.com webgunean kontsulta daitezke. «Lankidetza horren seinale, adierazgarri historikoaz hornituta den zeramika sorta bat jarri nahi dugu abian», esan du Miren Ayerbe Hondarribiako arkeologoak. Hala, Hirigune Historikoan egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako zeramika zati apainduak biltzen ari dira, Arma plazako interpretazio zentroan ikusteko jarri eta saltzeko. Lankidetza Hala, bertako komertzioekin lankidetza bilatuko du Arma Plaza Fundazioak. «Horixe da lankidetza horren lehenbiziko urratsa, izan ere Arma Plaza beste zenbait enpresa eta artisautza alorrekin harremanetan jartzen ari da talde eta norbanakoek garatzen diren proiektuetan parte har dezaten», nabarmendu du Ayerbek.

Hondarribiko Arma Plaza Fundazioa herriko hainbat komertziorekin lanean hasi da. Hala, Hondarribiko ondarea berreskuratu ez ezik, gune historikoa suspertu nahi dute.Arma Plaza Fundazioak Hondarribian garatzen dituzten artisautza ekimenak garatu nahi ditu, beti ere ikuspegi historikoa kontuan hartuta.
Lanean hasteko, Garaiz Etxebeste artisauarekin jarri dira harremanetan. Portzelana apaintzen lan egiten du Etxebeste hondarribiarrak.

Portzelana piezak

Etxebeste hondarribiarraren tailerra Gipuzkoa plazan dago, Hondarribiko Alde Zaharrean, eta portzelana piezak apaintzen ditu banaka-banaka. Artisauaren bezeroak partikularrak ez ezik, ostalaritza establezimenduak dira.

Gainera, zeramikako bilduma bat garatu du, Gipuzkoa plazako tailerraren ondoan dagoen Kuttixia dendarekin batera. Lurra izena eman dio bildumari eta Euskal Herriko tradizioko irudiak ageri dira bere lanetan. Bilduma horiek bestelako dendetan eros daitezke, eta www.euskal-denda.com webgunean kontsulta daitezke.

«Lankidetza horren seinale, adierazgarri historikoaz hornituta den zeramika sorta bat jarri nahi dugu abian», esan du Miren Ayerbe Hondarribiako arkeologoak. Hala, Hirigune Historikoan egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako zeramika zati apainduak biltzen ari dira, Arma plazako interpretazio zentroan ikusteko jarri eta saltzeko.

Lankidetza

Hala, bertako komertzioekin lankidetza bilatuko du Arma Plaza Fundazioak. «Horixe da lankidetza horren lehenbiziko urratsa, izan ere Arma Plaza beste zenbait enpresa eta artisautza alorrekin harremanetan jartzen ari da talde eta norbanakoek garatzen diren proiektuetan parte har dezaten», nabarmendu du Ayerbek.

Garaiz Etxebeste artisauak portzelana piezak eskuz apaintzen ditu.

Garaiz Etxebeste artisauak portzelana piezak eskuz apaintzen ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.