Albisteak

Haurrentzako zinema emanaldia, Itsas Etxean

Haurrentzako zinema emanaldia izango da bihar Itsas Etxeko auditorioan: Las aventuras de Tintin- El secreto del Unicornio. Sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago eros daitezke Matxin Artzu kaleko bigarren zenbakian, hiru euroan. Hala, Itsas Etxeko...

admin

Azken Portuko igerilekua itxita larunbat arratsaldez

Heldu den larunbatean Irun Hiria Igeriketa Trofeoa antolatuko dute Azken Portu kiroldegian. Horrez gain, waterpolo partida bat jokatuko dute ere; ondorioz, igerilekuak eta spa zerbitzua ohiko erabileentzako itxita egongo dira arratsaldean. Zerbitzua et...

admin

Helduentzako ipuinak gaur Ikus Alaian

Virginia Imaz ipuin kontalariak gaztelerazko ipuinak kontatuko ditu gaur, 19:30ean Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldiaren goiburua Corazonadas izango da, eta arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasiko da.

admin

Zure Abenturaren Bila bertan behera geratu da

Udaletik jakinarazi dutenez bertan behera geratu da aste honetako honetako Zure Abenturaren Bila programako saioa, proiekzioaren egileak, Joanes Gibelaldek, ezin izango duelako Irunera etorri. 2007ko maiatza eta 2008ko urria bitartean bizikletaz eginik...

admin

Fermin Vilaren kontrako euroaginduak aztertuko dituzte bihar

Ipar Irlandan preso dagoen Fermin Vila Fermo irundarraren aurkako euroaginduak aztertuko dituzte bihar. Hori dela eta batzar informatiboa egingo dute 19:30ean Urdanibia plazan. Eta larunbatean bazkaria egingo dute Hazia tabernan, Gabriel Zabala presoak...

admin

Piano ikasleen emanaldia Kontserbatorioan

Kontserbatorioko piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute bihar, ostirala, 18:00etan hasita.

admin

‘Ximeneiak’ filma emango dute bihar Mikelazulon

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta eta Zine Txiroa ekimenaren barruan, Ximeneiak filma emango dute bihar, 19:30etik aurrera. Zine Txiroan gizarte edukiak dituzten dokumentalak ematen dituzte hilean behin Errenteria-Oreretan. Biharko antolatu duten ...

admin

Eskolatik Kaleraren Gabonetako emanaldia igandean izango da

Ostiralean beharrean, oraingoan igandean izango da Eskolatik Kalera. Gabonei begira, ekitaldi berezia prestatu dute igande honetarako: Museo magikoa Gabonetako kontzertua. Emanaldi horretan hiru taldek parte hartuko dute: EMKE Errenteria Musika Kultur ...

admin

Aurrekontuei buruzko herri batzarra, bihar

Auzoetako erronda egin ondoren, aurrekontuen behin betiko proposamena aurkeztuko du Udal Gobernu Taldeak bihar, herritarren aurrean. Batzarra 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei aurkezpenera agertzeko deia egin diete.

admin

Euskal Dantzazaleek parte hartuko dute San Tomas ferian

Urtero bezala, San Tomas feria egingo dute Lezon. Igandean izango da, Karlos Saldise plazan. Goizean izango da azoka, eta girorik ez da faltako bertan. Hasteko, Tomas Garbizu Musika Eskolako txistulariek diana egingo dute herriko kaleetan zehar, 11:00etan hasita. Ordu berean bilduko da Euskal Dantzazaleak taldea Saldisen. 11:00etan bilduko dira, eta arin-arina, fandangoa, larrain dantza, mutxikoak eta beste hainbat dantza egingo dituzte. Lehenengo zita Karlos Saldise plazan jarri badute ere, herriko kaleetan zehar ibiliko dira Euskal Dantzazaleak, 14:00ak arte. Baserritarrez jantzita joateko deia egin diete herritar guztiei, baita dantzetan parte hartzeko eskatu ere. San Tomas ferian ere Lezoko ikasleek eskolan egin dituzten txorimaloen erakusketa egingo dute plaza estalian. Ondoren, txorimalo onenari saria emango diote, 13:00etan.   Hainbat produktu azokan Ekitaldi horiez guztiez gain, San Tomas ferian egon ohi diren produktuak dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Horrela, taloak eta txistorra jateko aukera egongo da, baita euskal produktuak erostekoa ere.

admin

Hondakinen kudeaketaren gainean ardura eskatu du Eguzkik

Urtarrileko udalbatzarrean PSE-EEk atez atekoa baztertzeko mozioa aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren botoekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzki talde ekologistak hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari ez diola “inolak...

admin

Udalak Añarbeko erreserba eremua ez atzeratzeko eskatu dio aldundiari

Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumeneko beste hainbat gairen artean, eskaera nagusi bat egingo dio aldundiari: Añarbeko erreserba eremuaren sorrera gehiago ez atzeratzeko. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak garrantzitsutzat jo du eremu hori babestea, klima erregulatzeko, ur horniketarako eta inguruko bioaniztasuna zaintzeko “ezinbesteko gune naturala” delako. Ferradasek gogorarazi du 1.700 hektarea dituela inguruak, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena daukala. Hori ez da, baina, eskaera bakarra izango: Listorretako atseden lekuan inbertsioak egiteko galdegingo dio Julian Unanue Mendi eta Natura Ingurunearen zuzendari nagusiari. Inbertsio horiek baso naturaletan (harizti eta pagadiak), ibaietan, larreetan, Aiako Harriko Natur Parkea eta Kontserbazio Gune Bereziaren erabilera publikoan ere egiteko eskatuko dio. Baso eta ibaietan, inbertsioak Inbertsio hori, hala nola, harizti eta pagadien eta ibai eta erreken egoera ona mantentzeko basolanetara bideratzea da Ferradasen proposamena. Horrez gain, anfibioentzako bi hezegune eraikitzeko ere eskatuko du. Ehiza eta larreetako plana egiteko ere proposatuko du Ingurumen zinegotziak. Ehizarekin lotuta, ezkutuko ehizaren, distantzien eta legez kanpoko ehiza postuen kontrola areagotzea da asmoa. Larreei dagokionez, berriz, Aldura, Pertsele, Otsarte eta Malbazar inguruan larreak sortzeko lanak egitea (askaren bat, itxiturak, garbiketak…), eta legez kanpoko abeltzainen kontrola areagotzea. Añarbeko erreserba gunearen gaineko komunikazio kanpaina ere [...]

admin

Jose Luis Ansorenak jasoko du Manuel Lekuona saria

Jose Luis Ansorenak jasoko du Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria. Andra Mari Abesbatzak argitaratzen duen AMA Berripapera boletinaren bosgarren zenbakian eman dute horren berri, eta jakinarazi dutenez, udaberrian emango diote saria Anso...

admin

DPO Baobab taldeak atsedena du asteburuan

Hirugarren Mailako DPO Baobab taldeak atsedena du asteburu honetan. Bestalde, Azpeitikoren kontra jokatuko du Oiartzunek, bihar 16:45ean, Azpeitian dagoen izen bereko kiroldegian. Power Rangersek Ceramicas Nogales izango du gaur aurrean, 20:30ean, Elor...

admin

Hilaren 14ko zozketa Valentinen

2011n zehar jaunartzea egin zuten eta ezkondu zirenen artean Foto Valentin argazkilaritza dendak zozketa egiten du urtero San Balentin egunean. Aurten, Aroa Peñak irabazi du jaunartzetako saria. Horri esker, estudio sesioa dohainik atera zaio. Ezkontz...

admin

Andaluziako Egunean, sevillanak nagusi

Andaluziako Eguna ospatuko dute herrian, hilaren 25ean eta 26an, Concha Rociera elkarteak antolatuta. Honakoa jaialdiaren hemezortzigarren ekitaldia izango da, eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Hilaren 25ean, larunbata, afaria egingo dute 21:00...

admin

Bergararen bisita jasoko du Trintxerpek bihar arratsaldean

Partida interesgarriak dituzte aurrean asteburu honetan Pasaiako Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Trintxerpek bihar jokatuko du, Don Boscon (15:45ean hasiko da lehia) Bergararen kontra. Behin betiko jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrezkoa du...

admin

Oiarsoko neskek etxean hartuko dute STL Bilintx

Oiarso saskibaloiko neskek Galtzarabordako kiroldegian jokatuko dute etzi. Sailkapenean lehenengo den STL Bilintx taldearen kontra jokatuko dute, 11:45etik aurrera. Oiarsoko neskak seigarren dira sailkapen nagusian. Mutilen taldeak, berriz, Donibaneko ...

admin

Hondartzako aparkalekuan autokarabanen topaketa egingo dute, gaurtik aurrera

Sorbeltzek ekimenak antolatu ditu gaurtik igandera arte Gipuzkoan zehar. Nagusiena, Hondarribiko hondartzako aparkalekuan autokarabanen topaketa egingo dutela da. Horrez gain, autokarabana zaleek afari, bazkari, bisita gidatu eta batzar orokorra jai giroan ospatuko dituzte, inauteri giroan. Jarduera horiez gain, euren garraio eta ostatu ibilgailuaren gaineko gogoeta egiteko baliatuko dute Hondarribiko egonaldia. Batzarra, Itsas Etxean Asteburuko ekimenetan ez ezik, batzar orokorrean elkarteko bazkideen partaidetza ere eskatu dute. Batzarra bihar da, Itsas Etxeko auditorio berrian, eta bertaratzen direnek elkarteko txartel berria jasoko dute. Hala eskatu zutenek, CCI txartela ere jasoko dute. Gauean, Hondarribitik atera eta Urnietan afalduko dute, sagardotegian; etzi, Astigarragako Sagardo Etxea bisitatuko dute. Egitaraua Gaur. Arratsaldean, hondartzako aparkalekuan autokarabanen kontzentrazioa egingo dute; 21:00etan, afaria Ardora jatetxean. Bihar. 09:30ean, batzar orokorra egingo dute Itsas Etxeko auditorioan; 19:00etan, Hondarribitik aterako dira, Urnietara; 21:00etan, afaria Oialumen. Etzi. 09:30ean, Urnietatik aterako dira, Astigarragara; 11:00etan, bisita gidatua Sagardo Etxean.

admin
Gehiago