Albisteak

Erromesen inguruko hitzaldia hartuko du Argoiakek asteazkenean

Los peregrinos y las asociaciones de amigos de los caminos de Santiago (Erromesak eta Done Jakue bideetako lagunen elkarteak) hitzaldi kulturala antolatu du Argoiakek, asteazkenean. Demetrio Grijalbak emango du hitzaldia.

admin

Lilatoia prestatzeko bilerak egingo dituzte datorren astean

Datorren astean aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izen emateari eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dituzte. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die asteartean, asteazkenean eta ostegunean barrutietan egingo diren bileretara joateko. Aurtengo Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian, eta bost kilometroko luzera izango du. Izen emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20. Pasaiako bilerak: San Pedro eta Trintxerpe: Hilaren 31n, 18:30ean, Alkateordetzan. Antxo: Otsailaren 1ean, 18:30ean, Kultur Etxean. Pasai Donibane: Otsailaren 2an, 18:30ean, udaletxe zaharreko udalbatza aretoan.

admin

Eskola publikoaren eskaintzaren berri eman dute

Etzidamu zabalduko dute 2012-2013 ikasturterako aurrematrikulazio epea, eta otsailaren 10ean amaitu. Horren berri eman eta udalerriko eskola publikoaren eskaintza azaldu zuten atzo Koldo Mitxelena, Cristobal Gamon, Beraun Berri herri eskoletako eta Lan...

admin

Oiartzunek Eibarren kontra jokatuko du

Espainiako Estatuko Bigarren Mailan aritzen den Oiartzunek Eibar izango du aurrean asteburuan. 15. jardunaldia ez dirudi oiartzuarrentzat oso zaila izango denik, sailkapenari erreparatuz gero. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, eta eibartarrak ...

admin

Esne makina ez ezik, esneki ekologikoen makina ere badago Errenterian

Ikusmina zegoen atzo eguerdian Niessen merkataritza zentroaren atarian. Herritar andana bildu zen zerbaiten zain. Ilaratxoa eta guzti osatu zen. Azkenean heldu zen garaia: ireki zuten esneki ekologikoen makina. Dirua sartu eta zuzenean behi nahiz ardi esnea, esne gordina, jogurtak eta gatzagia har zitzaketen, guztiak ekologikoak. Hemendik aurrera, beraz, esne makinaren ondoan, esneki ekologikoena ere izango da. Harrera ona izan zuen makinak. Erabiltzaileak gustura agertu ziren. Ondoan, gainera, esneki ekologiko horiek dastatzeko postua jarri zuten. Ahora eraman, eta “ze goxoa” izan zen gehien errepikatu zuten esaldia. Behemendi nekazaritza elkartea eta esnekien ekoizleak, pozik zeuden. Gipuzkoan ireki duten bigarren makina da, Hernanikoaren ostean. Hango makina ere ekoizle berberek hornitzen dute; alegia, Altzo (Berakoetxe baserria), Hernani (Telleri Zahar baserria) eta Anoetako (Sarobe baserria) produktoreek. Astebete darama martxan, eta egunean bizpahiru aldiz bete behar izaten dutela jakinarazi dute. “Jendea oso gustura dago, eta ilusioa daukate produktu ekologikoak direlako eta ez dagoelako aukerarik halakoak erosteko”, adierazi zuen Ramon Legartza Telleri Zaharrekoak. Lehenengo eguneko arrakastak, ordea, ez du uste luzaroan iraungo duenik, “jaitsiko da pixka bat”. Hala ere, jendearen babesa ikusita eskaera mantenduko dutelakoan dago. Behemendi eta udalaren asmoa produktu horien salmenta zuzena bultzatu eta zabaltzea dela esan zuen Mikel Zendoia Behemendiko teknikariak.  Jose Manuel Ferradas [...]

admin

Real Unionen kontra jokatuko du Oiartzunek

Ohorezko Erregional Mailan, Real Union izango du Oiartzunek kontrario asteburuan. Bihar jokatuko dute 19. jardunaldiari dagokion partida, 15:45ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Denboraldiari begira, oiartzuarrak irundarrak baino gehiago izaten ar...

admin

Auzolanerako deialdia egin du gaztetxeak

Eskalada taldeak boulderraren muntaia egiten laguntzeko deialdia egin du bideo bidez. Bihar, 10:00etan elkartuko dira gaztetxean.

admin

Haur eta lehen hezkuntzan aurrematrikula egiteko epea astelehenean abiatuko da

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria arloak jakinarazi duenez, datorren astelehenean hilaren 30ean 2012-2013 ikasturterako haur eta lehen hezkuntzarako aurrematrikulazioa irekiko dute. Ikastetxe publiko zein pribatuetan izena emateko...

admin

Gizon bat atxilotu dute beste bati aulki batekin jotzeagatik

Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan beste bati aulki batekin jotzea leporatuta. Gaur goizaldeko ordubietan atxilotu dute herriko taberna batean, eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasotuak saihets hezurretan haustura...

admin

KAEk urteko lehen bilerak egingo ditu bihar Trintxerpen

Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) urteko lehen bi bilerak egingo ditu bihar, larunbata, Trintxerpen duen egoitzan. Lehen hitzorduan 2012an KAE osatuko duten bazkideen zerrenda zehatuko dute, eta, bigarrenean, denboraldiko multzoen banaketa adostuko dut...

admin

San Marko Egunerako proposamenak biltzeko deialdia egin du udalak

Udalak apirilaren 29ko San Marko Egunari begirako ekitaldiak prestatzera deitu ditu eragileak: “Egunaren egitaraua udalaren esku bakarrik ez dagoela kontuan izanda, garrantzitsua da herriko eragileek ere antolaketan parte hartzea, eguna bera ahal...

admin

Hostoak ikuskizunaren emanaldi arrakastatsua

Hostoak ikuskizunaren emanaldi arrakastatsua

admin

Txan magoaren ikuskizuna, hilaren 23an Sotxo tabernan

Txan magoak Psikotropikoak, zertarako? helduentzako ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan Lezoko Sotxo tabernan. Magoa 23:00etan hasiko da ikuskizunarekin.

admin

Gitarra ikasleen entzunaldia, asteazkenean

Etzi, asteazkenarekin, Musika Eskolako auditorioan, gitarra entzunaldia izango dugu. Bertan ikasleek banaka joko dute, eta amaitzeko Kontserbatorioko gitarra orkestrak zenbait doinu interpretatuko ditu, Ana Ayneto zuzendari dela. Egitaraua

admin

Urdanibia jauregiak 400 urte bete dituela ospatuko dute aste honetan Anakan

Aurten 400 urte bete dira Anaka auzoko Jaizubia eremuan kokatuta dagoen Urdanibia Jauregia eraiki zutenetik; XV. mendeko errota eta burdinolarekin multzoa osatzen du jauregiak (ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportajea). Hain data esanguratsuan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Anaka 1881 Kultur Elkarteak, bere presidente Agustin Moratek azaldu duenez: “urtemuga hori ospatzeko egitarau xume bat prestatu dugu”. Egitaraua Hilak 20, asteartea Hitzaldia: Las mujeres en el siglo XVII (Emakumeak XVII. mendean) hitzaldia, Mertxe Trancheren eskutik. 19:30ean, Anakako parrokiko auditorioan. Hilak 22, osteguna Hitzaldia: Aventuras y desventuras de Sancho de Urdanibia (Antso Urdanibiaren abentura eta zoritxarrak), Ana Galdos Monforten eskutik. 19:30ean, Anakako elizako auditorioan. Hilak 24, larunbata Musika aperitifa, Anakako musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean: Luis XIV.aren gorteko melodiak (J.B. Lully). 13:30ean, Anakako Jaibiltzarrean (Casino), Fabiola erreginaren kalea, 5. Bazkaria XVII. mendeko erara. Anakako Jaibiltzarrean. 12 euroan. Leku mugatuak (izena emateko deitu telefono honetara: 657 77 31 93).

admin

450 kilo haxix zituen autoa atzeman du Ertzaintzak

Barne Sailak jakinarazi duenez, 450 kilo haxix zeraman autoa atzeman zuen atzo Ertzaintzak Irungo aparkaleku publiko batean. Arratsaldeko bostak inguru zirela, Frantziako matrikula zuen autoak irregulartasun batzuk zituen. Datuak ziurtatu ostean, lapur...

admin

Gaurko Zuhaitz Egunean 143 zuhaitz landatu dituzte

Hamazazpigarrenez Zuhaitz Eguna egin dute gaur Artzuko lur inguruetan. Guztira 143 zuhaitz landatu dituzte, eta horietatik 73k mutil izena daramatela  eta beste 70ak berriz, neska izena azaldu du Gregorio Berrotaran zinegotziak. Izenik erabilienak mutilen artean, Jon, Galder eta Iker izan dira; nesken artean berriz, Naroa, Nahia, Martina eta Nora.

admin

Javier Solana Dj-a, gaur Pagoan

Gaur gauerdian festa egingo dute Pagoan. Bertan Javier Solana Bartzelonako Dj-ak jarriko du giroa. Ez da bakarra izango, berekin batera Haitor Tech, Furonia & Paolo Solo, Thomas Thotton & Lolitta eta Christian Martino ere ariko dira. Sarrerak (kontsumizio batekin) hamabost euro balio ditu.

admin

Berria Taldeari “ziztada” emateko bilera asteartean egingo dute

Berria Taldea (Oarso Bidasoko Hitza barruan dago) ekonomikoki sostengatzeko egitasmoa da ziztadena. Horri buruz hitz egiteko, bilera egingo dute Lezon, herri mailako dinamika azaltzeko asmoz. Bilera asteartean, hilaren 20an, izango da Kultura Aretoan, ...

admin

Bildu: “Herritar guztien alde lan egitea da gure interes bakarra”

Bilduk aurreko udalbatzak hartutako erabakia errespetatzen ari dela esan du Niessengo Supermerkatuaren auziaren gainean.

admin
Gehiago