Haur eta lehen hezkuntzan aurrematrikula egiteko epea astelehenean abiatuko da

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria arloak jakinarazi duenez, datorren astelehenean hilaren 30ean 2012-2013 ikasturterako haur eta lehen hezkuntzarako aurrematrikulazioa irekiko dute. Ikastetxe publiko zein pribatuetan izena emateko...

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria arloak jakinarazi duenez, datorren astelehenean hilaren 30ean 2012-2013 ikasturterako haur eta lehen hezkuntzarako aurrematrikulazioa irekiko dute. Ikastetxe publiko zein pribatuetan izena emateko deialdia da, eta otsailaren 10era arte zabalik izango da.

2009an eta 2010ean jaiotako umeen gurasoei zuzendu da Udala, eta azaldutakoaren arabera, “hiru ikastetxe aukeratu beharko dira, lehenetsitako eskola zein den adieraziz”. Hala, aurrematrikulazio kopuru handia jasotzen duten ikastetxeen kasuan, legeak dioen bezala, familiaren helbidearen arabera erabakiko da. Lehen fase honetan izena emateko, lehenetsitako ikastetxera jo beharko dute gurasoek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, HAZ bulegoarekin harremanetan jar daitezke interesatuak, 010 telefono zenbakian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.