Lilatoia prestatzeko bilerak egingo dituzte datorren astean

Datorren astean aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izen emateari eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dituzte. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die asteartean, asteazkenean eta ostegunean barrutietan egingo diren bileretara joateko. Aurtengo Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian, eta bost kilometroko luzera izango du. Izen emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20. Pasaiako bilerak: San Pedro eta Trintxerpe: Hilaren 31n, 18:30ean, Alkateordetzan. Antxo: Otsailaren 1ean, 18:30ean, Kultur Etxean. Pasai Donibane: Otsailaren 2an, 18:30ean, udaletxe zaharreko udalbatza aretoan.

Lilatoia

Martxoaren 4an egingo dute aurten emakumeen lasterketa

Datorren astean aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izen emateari eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dituzte. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die asteartean, asteazkenean eta ostegunean barrutietan egingo diren bileretara joateko.

Aurtengo Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian, eta bost kilometroko luzera izango du. Izen emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20.

Pasaiako bilerak:

  • San Pedro eta Trintxerpe: Hilaren 31n, 18:30ean, Alkateordetzan.
  • Antxo: Otsailaren 1ean, 18:30ean, Kultur Etxean.
  • Pasai Donibane: Otsailaren 2an, 18:30ean, udaletxe zaharreko udalbatza aretoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.