Albisteak

Allerru-Jaizkibel, bederatzigarrenaren bila

Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak bihar arratsaldean Concepto Createch taldea jasoko du herriko kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Lezoarrek zortzi partida jarraian daramate galdu gabe, eta bihar bolada hobetu nahi dute. Gainera, irabaziz gero, are...

admin

Allerru saskibaloi taldeak etxean jokatuko du gaur

Herriko hiru futbol talde nagusiek etxean jokatuko dituzte partidak. Hala, neskak izango dira lehenak jokatzen, Beasainen kontra, 12:00etan. Erregional Lehen Mailako taldeak Mondragon Bren kontra jokatuko du, 15:45ean. Lehen taldeak Martutene izango du...

admin

Udalak 2012ko aurrekontuen berri emango die herritarrei

Hondarribiko udal gobernu taldea datozen asteetan Hondarribiko bizilagunekin bilduko da. Bilerak datorren astelehenean hasiko dituzte, Jaitzubian, eta herritarrei 2012ko aurrekontuaren azalpenak emango dizkiete. Auzo bakoitzeko bizilagunek dituzten iradokizunak jasoko dituzte udaleko ordezkariek. «Bilerara gobernu taldea osatzen dugun zinegotziak joango gara», esan du Aitor Kerejeta alkateak, «eta guztion artean sail bakoitzeko xehetasunak azalduko ditugu. Ondoren, datorren astelehenetik martxora bitarte bisitatuko dugun auzo bakoitzean, egin ditzakegun hobekuntzak eta aldaketak entzun eta jasoko ditugu, baita iradokizunak eta kexak ere». Auzo guztietan bilera Lehen bilera datorren astelehenean egingo dute, Jaitzubian 19:00etan, bertako bizilagunen lokalean. Hurrengo asteetan udal gobernuko ordezkariak Amute, Puntala, Alde Zaharra, Mendelu, Portua, Soroeta eta Kanpiñako bizilagunekin bilduko dira. Iaz hasi ziren bizilagunekin bilerak egiten. «Herritarrek interes handia erakusten dute hiriko proiektuen inguruan, eta nola ez, beraiekin lotura duten kontuetan ere. Pozik egoteko moduko bilerak dira horiek, ez bakarrik erakusten dizkiegun proiektuengatik, baita hiritarrei entzunda sortzen diren ideia berriengatik ere», azaldu du alkateak.

admin

Trintxerpek Arrasate taldearen kontra jokatuko du bihar, etxean

Trintxerpek aukera ezin hobea du bihar Ohorezko Mailako sailkapeneko postu lasaietan sartzeko. Mondragon taldearen kontra ariko dira, 16:00etan. Arrasatekoek hamabost puntu dituzte, Trintxerpek baino bost gutxiago.

admin

Rivasen bisita jasoko du Hondarribia-Irunek

Iragan asteburuko garaipena urrats garrantzitsua izan zen Hondarribia-Irunentzat, eta ilusioz beteta daude biharko partidari aurre egiteko. Rivas Ecopolis talde handia menderatu beharko dute bihar arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondartza kiroldegian,...

admin

Urolako taldea garaitu beharko dute berdeek

Garaipena behar du Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak sailkapenean gora egiteko. Bihar arratsaldeko hirurak eta erdietan jokatuko dute Hondartzan Urolaren kontra. Hamabosgarrenak dira berdeak, hemeretzi punturekin, eta hamargarren ...

admin

Bertso barrikotea egingo dute Artason 4an

Karrika auzoko Artaso elkarteak bertso barrikotea antolatu du otsailaren 4ko 20:30erako. Bertan parte hartuko duten bertsolariak Julen Zelaieta eta Beñat Gaztelumendi dira. Aurtengo sagardoa bertso giroan dastatzeko aukera izango da, soilik 22 euroren...

admin

Bertan behera gelditu da garraio zerbitzu berrien proposamena

Cristina Laborda Irungo Mugikortasunerako delegatuak autobus zerbitzu berrien gaineko proposamena aurkeztu zuen Udalbatzan, atzokoan, eta, bertan behera gelditu zen. Proposamena egin bezain pronto, aurkako jarrera aurkeztu zuten gainontzeko alderdietako zinegotzi guztiek, eta bakar batek ez zuen haren jarrera aldatzeko asmorik agertu. Era berean, “murrizketak harrigarriak” direla argudiatuta, kexu agertu ziren Landetxa-Kateako auzo elkarteko kideak. Hori dela eta, ordu eta erdiko eztabaidaren ondotik, proposamena atzeratzea erabaki zuen Jose Antonio Santano alkateak. Hala, proposamen berriaren arabera, herriko autobusen inguruko kontratu aldaketa zen gainontzeko hautetsiek bozkatu behar zutena. Izan ere, ibilbide eta geltoki berriak aurrera eraman ahal izateko, kontratuaren esleipena aldatu beharra baitago. Modu horretan, herriko autobusak Gipuzkoako Foru Aldundiaren autobus zerbitzu berriekin koordinatzeko “beharrezkotzat” jo zituen Labordak aldaketak, martxoaren 1ean indarrean sartu behar baitziren ibilbide berriak. Delegatuak emandako datuen arabera, Gipuzkoan, autobusen erabiltzaile kopurua %13 hazi den bitartean, Irunen %7ko beherakada izan du. Beraz, erabiltzaileak erakartzeko neurriak ezinbestekotzat jo zituen PSOEkoak. Ibilbide eta denbora laburragoak, garraioen arteko aldaketak egiteko aukera, eta “erabiltzaile gutxi dauzkaten zerbitzuetan aurrezteko beharra” nabarmendu zituen, besteak beste, hautetsiak. Alderdi guztien ezetza Proposamena aurkeztu bezain azkar, gainontzeko alderdi guztien ezetza jaso zuen delegatuak. EAJko bozeramaile Xabier Iridoyk hartu zuen hitza lehenbizi, eta Foru Aldundiarekin ematen ari den koordinazioa “seriotasun [...]

admin

Batzar Nagusien erabakia errespetatzeko eskatu dio Lucio Hernandok aldundiari

Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakari Lucio Hernandok herenegun Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu Juan Carlos Alduntzinek egindako adierazpenak erantzun ditu, erakunde horrek Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren I...

admin

Gurru omendu dute karteladaren ondoren

Joxe Mari Gurrutxaga Gurru preso ohia omendu zuten atzo iluntzeko karteladaren ondoren. Udaletxe aurrean egindako ekitaldian ehun lagun inguruk hartu zuten parte. Aurreskua dantzatu zieten bere senideei, eta bere bizitzako pasarterik gogorrenak gogora...

admin

Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian

Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki  azaltzean izan duen adoreagatik, berea bezalako egoera latza bizitzen ari diren beste pertsona batzuei kalera ateratzeko indarra eman die”, esan zuen Sotok. Halaber, halako egoeran daudenak, euren burua erruduntzat jotzetik, “biktima sentitzera”  pasatu direla gaineratu zuen Stop Deshaucios taldeko kideak, “etxebizitza, eskubide bat izan beharrean, merkantzia izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima direlako”. Manifestazio deialdia Agerraldi horretan, Marquez familiari elkartasuna adierazteko eta kaleratzeak salatzeko biharko deitu duten manifestazioaren berri eman zuen. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan hasiko da manifestazioa, 18:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko Enparantzan amaitzeko. Guztira, 33 talde eta eragilek egin dute bat manifestazio deialdiarekin: “Alderdi politiko, sindikatu, auzo elkarte, eta askotariko eragileek babestu dute deialdia, eta bihar, egungo legedian aldaketa sakonak egiteko, eta etxebizitza duin bat bermatuko duen eredu berri bat exijituko dugu”. Halaber, kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko erabakiak banketxeen esku uztea ez dutela onartuko esan zuten Sotok eta Gartziak. Lortutako babesarengatik, biharkoa, manifestazio [...]

admin

IV Erlojupekoa lehiatuko dute San Pedron, bihar

Erlojupeko estropada izango da bihar San Pedron, 17:00etatik aurrera. Estropada ez da puntuagarria, eta traineruek lau luze osatu beharko dituzte. Parte hartzaileak: Orio, Isuntza, Txapela, Hondarribia, Getaria, Portugalete, Trintxerpe, Hibaika, Urdaib...

admin

Gipuzkoako boxeo txapelketa bihar izango da Beraungo frontoian

Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Paco Bueno boxeo taldeak antolatuta. Otsailaren 4an jokatzekoa zen txapelketa hori, baina elurra zela-eta bertan behera utzi behar izan zute...

admin

Saint Patrick eguna musikarekin ospatuko dute Hendaian

Bihar, larunbata, Saint Patrick eguna ospatuko dute Hendaian. Horretarako, Iparraldeko Konpilazioa elkarteak (IPK) eta herriko hainbat ostatuk kontzertuak antolatu dituzte. 18:00: Euski taldea, Txirimirin. 19:20: L’armee du talusek, Baroufen. 20:40:...

admin

Bihar barrikotea eginen dute Kanttun, euskal presoen sustengurako

Bihar barrikotea izanen da Zugana Kanttu herriko ostatuan, euskal preso eta iheslarien sustengurako taldeak antolatuta. 12:00etan kupelak irekiko dituzte trikilariek eta bertsolariek alaiturik, eta 14:00etan izanen da bazkaria. Txartelak Kanttun erosi ...

admin

Hermunde Hirukoteak emango dio bukaera Ganbera Musika Asteari

Gaur arratsaldean bukatzen da Musika Eskolak bere 40. urteurrena ospatzeko antolatutako Ganbera Musika Astea, Hermunde Hirukotearen kontzertuarekin. 19:00etan da, Alkateordetzan eta doan.

admin

Olaldeko etxebizitzen zozketa, zuzenean

17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

admin

Dultzaina Topaketa 12:00etan izango da

Herri Musikaren Txokoak 10 urte bete dituela ospatzeko, Soinuenea aurten antolatzen ari den ekitaldiekin lotuta, bihar Dultzaineroen Topaketa izango da Oiartzunen. Herri Musika Eskolako dultzainero eta danbor-joleekin batera, Lizarra, Alberite (Erriox...

admin
Gehiago