Gizon bat atxilotu dute beste bati aulki batekin jotzeagatik
Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan beste bati aulki batekin jotzea leporatuta. Gaur goizaldeko ordubietan atxilotu dute herriko taberna batean, eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasotuak saihets hezurretan haustura...
Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan beste bati aulki batekin jotzea leporatuta. Gaur goizaldeko ordubietan atxilotu dute herriko taberna batean, eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasotuak saihets hezurretan haustura bat izan zuen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Gaineratu duenez, ustezko erasotzaileak korrika alde egin zuen, baina ertzainek handik gutxira harrapatu zuten furgoneta baten azpian ezkutatuta.

