Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Joan den astean egindako maiatzeko osoko bilkuran euskal presoen aldeko mozioa onartu zuen Udalbatzak, PSE-EE, EAJ, Ezker Batua eta testua aurkeztu zuen Bilduren bozkekin; PP izan zen kontra bozkatu zuen bakarra. Besteak beste, ETAko presoak hurbiltzea, gaixorik daudenak libre uztea, eta presoen kontrako ezohiko neurrien aplikazioa bertan behera uztea eskatzen zuen onartutako mozioak. Bilduk “egoera berriei egokitutako argazkia” lortu nahi zuen mozioarekin, eta argazki hori lortzeagatik pozik agertu dira, bai Bildu, eta bai preso irundarren senideak. Ostiral goizean eginiko agerraldian “oso positibotzat” jo zuten “udala euskal presoen eskubideen alde lerrokatu izana”. Oinatz Mitxelena Bilduren bozeramaileak izan zuen mozioa plenoan defendatzeko ardura, eta lortutako emaitzarekin pozik agertu zen komunikabideen aurrean: “mozioak legeak esaten duena errespetatzea, oinarrizko eskubideak errespetatzea besterik eskatzen ez badu ere, garai berria egonkortu eta aurrera egiteko bideari ateak irekitzen dizkio”. Eskatutakoa aplikatuz gero 200 preso baino gehiago kalera irtengo liratekeela gaineratu zuen Mitxelenak, “gaixoak, hiru laurdenak beteak dituztenak, epaiketarik gabe preso direnak, Parot doktrina aplikatuta daukatenak…”. Maiatzeko plenoan onartutako mozioa iazko abenduan aurkeztu zuen Bilduk, baina beste udal taldeen babesa lor zitekeela ikusita erretiratzea erabaki zuten. Ordutik, beste alderdi guztiekin elkartu izan dira, mozioa lantzeko, eta denekin ados jartzeko aukera izan dute, PP-rekin ezik. Mitxelenaren ustez erakundeak mugitzen [...]

Larunbatean, auzolanerako bigarren hitzordua jarri zuen Gaztelekuk (Agerrealde Kultur Elkarteak). Pasa den asteburuan hasitako lana bukatu zuten, Altzibarko goiko gurutze inguruko eserlekuak pintatu ondoren.

Gipuzkoako R5 Klubak antolatuta, Renault 5 auto klasikoen, zein gainontzeko autoen topaketa egin dute asteburuan herrian. Larunbat arratsaldean, plazan izan ziren autoak, herritarrek eta kanpotarrek ere ikus zitzaten.

Irungo Ola sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Aldundiko Sagardo Lehiaketaren XI. ekitaldia. Finala gaur eguerdian izan da, Donostiako Elkarte Gastronomikoaren egoitzan, eta 71,3 puntu jaso ditu Irungo sagardotegiak. Hernaniko Gartziategi sagardotegiar...

Urte luzeko ibilbidea du, baino atzo arte ez zuten aurkeztu Ondare Kultur Elkartea. Haur eta gazteentzat aisialdi ekintzak antolatzea du xedea, baina herriko iraganari begiratuta beti. Hala, buruhandi eta erraldoien konpartsa sortu dute Ondarekoek eta atzo arratsean El Pilar ikastetxean eginiko agerraldian, elkarteaz gain, lau buruhandi eta bi erraldoi ere aurkeztu zituzten. Momentuz sortu zituzten buruhandi eta erraldoiak Aldabe mendiko batailan oinarrituta daude. Buruhandiek hiru gudari (irundarra, frantsesa eta alemana) eta Mosen Pedro Irizar antortxeren burua ordezkatzen dituzte. Erraldoiak, berriz, alardeko ikur nagusietako bi dira, kapitaina eta kantinera. Ondare elkarteko presidente Iñigo Mangasek azaldu zuenez, kapitainari ez diote izenik jarri nahi izan, baina bai kantinerari: “Hasieratik bagenekien polemikoa izango zela alardeko gaia, eta kontuz ibili nahi izan dugu. Horregatik erabaki dugu kapitainari izenik ez jartzea. Baina kantinerak badu izena, June Aldabe Teileria: June, izenak Junkal esan nahi duelako; Aldabe, mendiaren izenagatik; eta Teileria buruhandiak nire etxean egin ditugulako, Teileria kalean”.

Asteazkeneko osoko bilkuran Pinarreko lurrazpiko aparkalekuko jabetza pribatizatzeko aukera onartu zuten, PSE-EE eta PPren bozkekin. Aparkalekuaren jabetza udalarena da, baina hartutako erabakiarekin, IRUNVIk esku pribatuei sal diezaioke. Erakunde publikoak prestaturiko txostenean dio aparkalekuen salmentarekin, egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu eta auzoko aparkaleku defizita oreka daitekeela, baina EAJk salatu du IRUNVIren bileretan beste alternatiba batzuk aipatu izan zirenala, “udalak jabegoari uko egin gabe”. Horien artean, “25 urteko kontzesioak egitea” aztertu izan dute, eta horren alde agertu da Xabier Iridoy jeltzalea: “Ez gaude salmentaren aurka, baina lehenago beste kontzesio aukera batzuk aztertu behar dira, eta horiekin emaitzarik lortu ezean, salgai jarri”. Jeltzaleek ez dute uste egungo egoeran salmentak arrakasta izan dezakeenik. “Aparkatzeko leku baten prezioa 18.600 eurokoa da —BEZ gabe—, eta 25 urteko kontzesioarena 6.200 eurokoa litzateke”, argitu zuen. Bildu koalizioa Pinarreko aparkalekuak saltzearen kontra agertu da, “besteak beste, udalak ondarea galduko lukeelako”. Oinatz Mitxelena koalizioaren bozeramaileak alokairu eta kontzesio beste formulak erabiltzea galdegin du eta udal gobernuari galdetu dio “zer dela eta dioten kudeaketa publikoari beldurra”. “Eskuinera jo dute” Pinarreko aparkalekuaren salmentarekin bezala, beste arlo batzuetan udal gobernuak “eskuinera egin” duela uste du Mitxelenak: “Proposamen gehienak onartzeko sozialistak eta PP ados jartzen dira, eskuineko politikak egiteko”. Zentzu horretan, Bilduk ordenantzen igoeraren [...]

Asteazkenean uztaileko ohiko osoko bilkura egin zuten, eta San Juan plazan lau izarreko hotela egiteko erabakia hartu zuten aho batez. Silken kateak eraikiko du, eta 60 urtez kudeatuko du; urtero 31.000 euro jasoko ditu udalak, eta beste 25.000 obragatik —berez 400.000 euroko zerga zegokion, baina atzoko udal batzarrean zergaren %95a barkatzea onartu zuten—. Gehienez hiru urteko epea izango dute establezimendua eraikitzeko, eta San Juan plazaren ordenamendu berria bukatzeko balioko du. Lau izarreko hotela izango da, 71 logela izango dituena, hiru solairuetan banatuta. Beheko solairuan kafetegia izango du, eta, azken solairuan, beste kafetegi bat eta ekitaldietarako aretoa. Eraikinak bi sarrera izango ditu, hoteleko zerbitzuetarako bat, eta laugarren pisuko kafetegira joateko igogailuetara sartzeko beste bat.

Hondarribiko Udalbatzak asteazkeneko ezohiko bilkuran aho batez onartu zuen lehen sektorearekin zerikusia duen batzorde edo talde bat sortzea. Lehen sektorearekin harremana duten gaiak landuko dituzte: Damarri plazan egiten duten azoka, Jaizkibel mendia (mendi bideak, auzo bideak, herri lurrak…) eta arrantza. Oposizioko talde guztiek eskatu zuten udalbatzarra egitea, eta gaiaren gaineko mozioa aurkeztu zuten. Mahaia gutxienez hilabetean behin biltzea onartu dute. Bertara, gobernu taldeak, oposizioak eta herritarrek proposamenak eraman ahal izango dituzte. Lehen sektorearen garrantzia Damarri plazako baserritaren azokari garrantzia eman nahi diote, besteak beste. Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren azoka: orain larunbat goizetan ere egiten dute, udan. Duela zenbait urte azoka egiteko saiakerak egin eta aurrera atera ez ziren arren, Hondarribiko 11 ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Bertako produktuak ezagutaraztea eta baserritarrei salmenta erraztea da helburua. Erabakietan parte hartu Hondarribiko Bilduko kideen arabera, alkateak asteazkeneko udalbatzarrean onartu zuen lehen sektorea sustatzeko lanari ez zaiola «behar den zabalkundea» eman. Hala, Bilduko kideek nabarmendu dute osoko bilkura eskatzearen arrazoiak gai horrekiko dituzten «kezka eta ezinegona» direla: «Lehen sektorea gure herrian indartsu izatetik, gero eta garrantzia gutxiago edukitzera pasatu da, eta azaldu dugu gobernu taldeak ez ote duen behar baino indar gutxiago [...]

Naiara Zubillaga hondarribiarrak 81 bira eman zizkion kutxari Arrantzaleen Hermandadearen parean herenegun. Aurten, Santio Eguna jaieguna izan ez bazen ere, herriko kaleak bete-bete izan ziren. Zubillagaren biren aurretik, arrantzaleen kofradiatik parrokiara martxa egin zuten ekimenean parte hartu zutenek, San Pedro kalea zeharkatuta. Hiriko musika banda izan zuten aurretik, Okendo martxa jotzen.

Bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan jarri dute udalak eta Decathlon dendak; hori egiteko hitzarmena izenpetu dute. Hala, lan egingo duten gazteei lan esperientzia emateaz gain, bizikletak alokatzeko zerbitzua emango diete herritarrei. Foru kaleko e...

Udaleko Kultura Sailak diru laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 6an itxiko duela jakinarazi du. Bezeroaren Arreta Zerbitzura eraman behar dira eskariak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era.

Aurten ere, urteroko ohiturari jarraituz, xanisteban jaien barnean Kantu Kantari ekitaldia antolatu du Lartaun Abesbatzak. Abuztuaren 6an izango da, 12:30ean, Doneztebe plazan. Bertan elkartuko dira abeslariak, eta ondoren kalez kale ibiliko dira, R...

Josetxo Etxandi Oroitaldiaren 38. ekitaldian parte hartu nahi duten helduek, asteartera arte daukate izena emateko epea. Txingurri tabernatik pasatu beharko dute, hamasei urtetik gora dituzten pilotariek. Gaztetxoek eta haurrek, berriz, abuztuaren 15er...

Hilak 26, osteguna 19:30. Elkartearen egoitzan, bideo emanaldia, logo berriaren aukezpena, bertso eta kantu luntxa, eta urteurreneko txupinazoa. Hilak 27, ostirala 20:00. Zabaltza plazan, preso eta iheslarien aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea....