Kantu Kantari ekimenean parte hartzeko deia egin du Lartaunek
Aurten ere, urteroko ohiturari jarraituz, xanisteban jaien barnean Kantu Kantari ekitaldia antolatu du Lartaun Abesbatzak. Abuztuaren 6an izango da, 12:30ean, Doneztebe plazan. Bertan elkartuko dira abeslariak, eta ondoren kalez kale ibiliko dira, R...
Aurten ere, urteroko ohiturari jarraituz, xanisteban jaien barnean Kantu Kantari ekitaldia antolatu du Lartaun Abesbatzak. Abuztuaren 6an izango da, 12:30ean, Doneztebe plazan. Bertan elkartuko dira abeslariak, eta ondoren kalez kale ibiliko dira, “jai giroan kantu herrikoiak abestuz”.
Lartaunek ekitaldian parte hartzera gonbidatu eta animatu ditu herritar guztiak.

