Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Azken eskola eguna ospatzeko, Elizaldeko ikasleek 7. Ibilaldi Neurtua egin dute. 19 taldek parte hartu dute, 5-12 urteko ikasleak nahastuz, 09:30etik 11:00ak aldera arte. Jarraian freskagarriak banatu eta apar festa egin dute, musikarekin lagunduta. B...

Errenteriako Garaguneren aurkezpena egin zuten atzo Kabia Espazio Kreaktiboan. Ordubeteko ekitaldia izan zen atzokoa. 11:30ean hasi zen aurkezpena, herriko Garagune eguneko zentroa kudeatzen duen Goyeneche Fundazioak dituen helburuak eta bertako erabil...

Elizalde Herri Eskolan trikitia eta panderoa irakasten diharduen Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea zabaldu du. Interesdunek uztailaren 6ra arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Elizalde Herri Eskolara j...

Gaur, 23:00etatik aurrera, Muturbeltz taldeak joko du Antxoko Kamio tabernan.


Datorren ikasturtean Ibargain Musika Eskolan ikasi nahi dutenek, hilaren 28ra arte dute matrikulatzeko epea. Lau urtetik aurrera, musika tailerrean izena eman dezakete, eta zortzi urtetik aurrera solfeoan eta hamar instrumentutan, adin mugarik gabe: «...

Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”, azaldu du Juan Carlos Merinok, bera izango baita elkarte presidentea. “Bertakoa ezagutarazten, hangoa ezagutzen eta harre...

Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak datorren astelehenean irekiko du ikasle berriek izena emateko epea. Datorren aste osoan zehar eman ahal izango dute izena. Bulegoaren ordutegia 10:15etik 14:00etara izango da. Datorren ikasturteari begira badaude ere...

Muliateko eta Zezen plazako guneak berritzen hasi dira. Muliate eta Zezen plaza auzoak elkartuko dituzte, eta aldi berean, Zezen plazako argiteria berrituko dute, eta ur saneamendua hobetuko dute. Zezen plaza eta Tximista auzoak berrantolatuko dituzte, kontuan izanik ondoan beste urbanizazio bat eraiki dutela. Baserritar etorbidetik datorren bideari jarraipena eman nahi diote Zezen plazatik Muliateraino.

Zabortegia bihurtu dela salatu dute Fanderiako erreka

Hondarribiko Ezker Abertzaleak Gudari Eguna ospatuko du gaur arratsaldean Kai Zaharrean, 19:30etik aurrera. “Gaurko egunean Txiki eta Otaegi etortzen zaizkigu memoriara baina Euskal Herriaren alde bizitza eman duten gudari guztiak omendu nahi dit...

San Fermin txikiak ospatuko dituzte asteburu honetan Antxon. Bihar arratsaldean hasiko dira, txupinazoarekin. Hainbat ekitaldi egingo dituzte hiru egunetan zehar, tartean biharko danborrada eta gazte afaria, etziko lipduba eta herri bazkaria, eta igand...

Hondarribiko erdigunean ere eragina izan du gehiengo sindikalak murrizketen kontra deitutako greba orokorrak. Hasteko, astelehenean hasi ziren Zuloaga eta Itsasargi kaleen berriritartze lanak geldirik zeuden gaur goizean. Gainera, merkataritza ordutegi...

Euskal Herriko sindikatuek deitutako greba egunarekin bat egin dute herritarrek Irunen. Hala, goizeko lehen ordutako pikete informatiboez gain, manifestazioa deitu zuen Bilduk 10:00etan, Mendibil merkatalgunetik. Hala, Joakin Gamon kalea, Luis Marianoren atzealdea eta Colon ibilbidea zeharkatu ondoren, San Migelen hartu du bueltako bidea manifestazioak. Aduana kalea igaro eta Gipuzkoa hiribidearen azken zatia egin eta gero, Zabaltza plazan irakurri dute komunikatua ordezkariek. EH Bilduko Jokin Melida kideak goizeko manifestazioaren ondotik adierazi duenez, “industria eta hezkuntza mailan jarraipen zabala izaten ari da. Komertzioetan ere, dena nahiko itxita ikusi dugu eta beraz, oso pozik gaude”. Hala, Aduana kale osoa bete dute goizeko manifestariek. Melidak adierazi duenez, kopuruak emateko goiz den arren, “jende andana bildu da, beti bezala eta aurrekoan bezala”. Horiek horrela, Melidaren arabera, “murrizketa hauen aurrean, eskubide sozialen murrizketa handi eta tamalgarri hauen aurrean, gu mezu positibo batekin etorri gara: irtenbidea badago”. Era berean, “26an mezu hori izango da gure leloa: irtenbidea badago, baina irtenbide hori guk egin beharko dugu eta estatu espainol eta frantseserik gabe”, gaineratu du. Laburbilduz, balorazio “oso positiboa” egin dutela adierazi du zinegotziak, eta “egia da jendea oso nazkatuta dagoela. Jendearentzat lan egun oso bat galtzea oso gogorra da eta halere, jendeak erantzun du”. Jarraipena goizean-goizetik Goizeko lehen [...]

Errenteria-Orereta geldirik dago ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CNTk deitutako gaurko greba egunean. ELA eta LABeko ordezkarien arabera, greba espero baino oihartzun zabalagoa eta jarraipen zabala izaten ari da. Herriko saltoki gehienek bat egin dute egindako deialdiarekin, eta denda itxi dute. Lantegien kasuan, handi gehienek itxi egin dute. Papresaren kasuaren, goizeko txandakoek greba egin dute. Mugimendua bakarrik piketeen eskutik etorri da, eta horiek hurbiltzearekin batera, erdiraino igota zeuden pertsiana batzuk erabat jaitsi dira. Erdialdean ertzainek gertutik jarraitu dituzte, eta Iztietan tentsio une batzuk ere izan dira, baina ezer larririk gabe. 11:00etan Donostiara alde egin dute eguerdirako deituta dagoen manifestaziorako. Arratsalderako ere hainbat ekimen prestatu dituzte. 16:00etan auto karabana abiatuko da Gaztañotik; 18:00etan, batzar ireki bat egingo dute Herriko Plazan, herritarrek krisiaren gainean duten iritzia botatzeko, eta 19:00etan, manifestazioan irtengo dira toki horretatik bertatik.

Goizeko seietatik aurrera ia 100 pikete ibili dira herrian zehar, greba egunari buruzko informazio lanetan. Jakinarazi dutenez, enpresa asko daude itxita Oiartzunen. Orain, 12:00etan, Donostiako manifara joateko deia egin dute. Arratsaldean, 19:00etan,...