Gudari Eguna ospatuko dute arratsaldean, Kai Zaharrean
Hondarribiko Ezker Abertzaleak Gudari Eguna ospatuko du gaur arratsaldean Kai Zaharrean, 19:30etik aurrera. “Gaurko egunean Txiki eta Otaegi etortzen zaizkigu memoriara baina Euskal Herriaren alde bizitza eman duten gudari guztiak omendu nahi dit...
Hondarribiko Ezker Abertzaleak Gudari Eguna ospatuko du gaur arratsaldean Kai Zaharrean, 19:30etik aurrera. “Gaurko egunean Txiki eta Otaegi etortzen zaizkigu memoriara baina Euskal Herriaren alde bizitza eman duten gudari guztiak omendu nahi ditugu eta batez ere Hondarribikoak”, esan dute. Azaldu dutenez, “ekitaldi xume bat” antolatu dute arratsalderako. 19:30ean hasiko da, Uxoa tabernaren parean.