Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Bost kendu dituzte Elizalden, Iturriotzen eta Arraguan; baten bat ikusiz gero, udaltzainei abisatu behar zaie Asiako liztorren erlauntzak agertu dira berriro herrian azken asteetan. Eta udaltzainek, suhiltzaileek eta erlezainek bost kendu berri dituzte. Horietako bi Elizalden kendu dituzte, Karaez kalean. Beste bi, Iturriotzen, Garagartza baserrian eta Altamiran. Eta bosgarrena atzo kendu zuten Arraguan. Udalak gogorarazi duenez, «garrantzitsua da garai honetan erlauntzak harrapatzea, izan ere, liztor erreginak lehendabiziko kabia egin du orain eta hau harrapatuz gero, gehiago ez erreproduzitzea lortuko da». Izan ere, liztor mota hori inbaditzailea da, eta bertako erlea hiltzen du, «bertako espeziearen biziraupena eta euskal ekosistema arriskuan jarriz». 4.000-6.000 arrautza artean Liztor erreginak egiten duen hasierako kabia nahiko txikia izaten da: «Tenis piloten tamainakoa, eta babesean eraikitzen dute, teilatu azpitan, txabola barrutan…». Baina, ekaina izan ohi da habi hori uzteko garaia, eta bigarren bat egiten hasten dira, handiagoa. Bertan, erreginak arrautzak jartzen ditu (4.000 eta 6.000 artean). Gainera, kabi bakoitzean, 200 eta 400 erregina sortzen dira, hurrengo neguan erreproduzitzen jarraituko dutenak. Udalak gogorarazi duenez, lehenengo kabiak duela hiru bat urte agertu ziren Oiartzunen, Ergoienen eta Arraguan: «Hasiera hartan, baina, Asiako liztorra berria zen eta nola jokatu ez zegoen zehaztuta. Orain, ordea, gauza gehiago dakizkigu Asiako liztorren gainean eta [...]

Manuel Lekuona Biblioteka udako ordutegiarekin hasi da. Honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Alabergako danborradak botako du aurten madalenetako txupinazoa, eta gaurko HITZA-n Josetxo Ule eta Mitxel Blanco Txuri-rekin batera txupina beste bi pertsonek botako dutela falta da: Mila Urrutia haur danborradako zuzendaria eta Maite Hernandez bere...

Pausuko Besta Komiteak ska eta rock musika jaialdia antolatuko du herriko bestetako ostiralean, aste honetan Komiteko Facebook orrian agertu denez. Jaialdiko Afixan ageri diren taldeak honakoak dira: L’armee du Talus, Les Napasos eta Luz de Putas...

Hilaren bukaeran egingo dute Mamuteko bulegoetako zentroan; lau eguneko ikastaroak 300 euro balio du Anusara motako yogara sarrera edo hastapen eskolak egingo dituzte hilabete honetan Surya Yoga zentroan (Mamuteko bulegoetan), Gisela Vazquez irakaslear...

Lan istripua salatzeko bi orduko lanuztea egingo dute Urkabe Benetaneko langileek

Egunotan kartel batzuk agertu dira Errenteria-Oreretan Capricho izenari erantzuten dion loro bat desagertu dela jakinaraziz. Eta egun batzuk desagertuta egon arren, azkenean topatu dute: Oiartzungo Amazkar tabernan. Jabeek lasaitu ederra hartuko zuten.

Beste hainbat gairen artean, euskara da nagusi; Ane Otxoteko zena ere gogorarazi dute bertso bidez Ikasturtea bukatzearekin batera, Beko Plaza aldizkaria argitaratu dute Elizalde ikastetxean. Hainbat gai jorratu dituzte 19. zenbakian. Elizalde Egunare...

Sanmartzialak amaituta, Irungo udal bulegoetan udako ordutegiarekin hasi dira lanean. HAZ 08:30etik 13:30era irekiko dute, eta arratsaldez eta larunbatetan itxita izango da. Udal liburutegiak ere ordutegi berria du herenegundik: 08:00etatik 14:00etara ...

Pantaila handian film laburrak ikusteko aukera izango da asteburuan Errenteria-Oreretan. XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketan parte hartu duten pelikulak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan. Proiekzio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta dohainik izango dira. Azkeneko egunean, igandean, banatuko dituzte sariak Niessenen bertan. Partaideek sari potoloak eskuratu ahal izango dituzte: 1.000 euro irabazleak, 600 euro ekoizpen onenak, 300 euro publikoaren sariak, euskarazko lanik onenak 600 euro, Oarsoaldeko onenak 300 euro eta gazte sariak 600 euro. Guztira, 24 film proiektutatuko dituzte, egun bakoitzean hamabi. Genero anitzak landu dituzte: dokumentala, animazioa, fikzioa… eta jatorri ezberdinetako zuzendariek: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra da Errenteria-Oreretakoa: Cara o cruz, Andrea Morate Ramosena. Hiru lan dira euskaraz lehiatuko direnak. Film laburren lehiaketako emanaldiak Etziko emanaldia: El vendedor de humo, Ismalia, Mi papá es director de cine, Carta a Sasha, Daisy cutte, Sombras de barrio, Piensas, Lagun mina, El secreto de mis hongos, Abril, Negutu, Alexis. Larunbateko emanaldia: Luminaris, Zeinek gehiago iraun, L’ equip petit, Super Borja, La mirada perdida, Cara o cruz, Oxitocina, Zauriak, La gran carrera, El rastrillo se quiere…, Llámame Parker, Ironías de la vida.

Asteburua iristearekin batera, zuzeneko musika itzuliko da Trintxerpeko Mogambo aretora. Ostiral gauean, 21:30etik aurrera, Achtung!! eta Rippers taldeek joko dute. Lehenengo taldea Hernanikoa da, eta punk-rocka dute oinarri. Afonia taldea zirenek osat...

Bigarren plano batean egon da orain arte, eta orain, pauso bat eman du Arkaitz Miner biolinistak (Orereta, 1976) Hariari tiraka Juan Arriolarekin batera atera duen lehen diskoarekin. Herri musikan, eta batik bat erromeriako dantzetan oinarritu dira osatzeko, baina folk ukitua eman diote biolinarekin. Kolaborazio garrantzitsuak eduki dituzte: Alasdair Fraser biolinista eta Natalie Hass biolontxelista. Zure lehen diskoa atera duzu Juan Arriolarekin batera, ‘Hariari tiraka’. Nolatan atera da proiektu hori? Nahiz eta nik parte hartu dudan beste disko askotan, hau izan da nire izenean argitaratu dudan lehenengoa. Herri musikako errepertorioa biolinarekin lantzen ari naiz, eta erromerietan ere ibili izan naiz. Hori beti eduki dut gogoan. Testuinguru horretan ezagutu nuen Juan Arriola, Burgosen, biolinaren eta folkaren inguruan egiten diren tailer batzuetan. Harreman horretatik sortu zen ideia: euskal musikako errepertorio bat biolinarekin lantzea. Nola joan da grabazioa? Ideia horrekin hasi ginenetik urte pare bat pasatu dira. Hasieran maketatxo bat egiteko asmoa genuen, baina gero gauzak handituz joan ziren, besteak beste, kolaborazioen eraginez. Kolaborazio batzuk egotea nahi genuen: Alasdair Fraser eskoziarra eta Natalie Hass estatubatuarra. Biak erreferentzia dira mundu mailan. Harreman naturala genuen beraiekin, eta asko animatu gintuzten diskoa grabatzera. Harreman hori zela eta, grabazioak beste bide bat hartu zuen, eta Mikel Fernandez teknikariarekin [...]

Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute larunbaterako: Aiako Harriko Altxori Historikoak: meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza. Alvaro Aragon historia irakasleak gidatuko du, eta 10:00etan aterako da Arditurriko park...

Irrien Lagunak proiektua aurrera doa pixkanaka, eta aste honetan batzar irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Errenteria-Oreretako bilkura etzi izango da, 18:30ean, Xenpelar Etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, batzarra irekia da, eta &...

Irun RTk garaipena lortu zuen larunbatean Uribealdearen kontra Espainiako Lehen Mailako laugarren jardunaldian, 25-20, Plaiaundin. Sasoi berrian jokatu dituzten lau partidetatik, denak irabazi dituzte. Hurrengo partida Gasteizko Gaztedi taldearen kontra jokatuko du Irun RTk, larunbatean.

Azaroaren 14an Europa mailan deitutako greba egunarekin bat egiteko helburuarekin, CCOO eta UGT sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte Irunen aste honetarako. Ahalik eta jende eta afiliatu gehien greba deialdiarekin bat egitea nahi dute sindikatuetako ordezkariek, eta horretarako, UGT sindikatuak batzar informatiboa deitu du gaur arratsalderako Amaian (17:30). Hala, Damaso Casado UGT sindikatuko EAEko koordinatzailea eta Felipe Javier Pascua Behe Bidasoa eskualdeko ordezkariak izango dira batzarrean, azaroaren 14ean greba orokorra deitzeko arrazoi nagusiak zeintzuk diren azaltzeko. Horrez gain, bilkuraren ondoren, elkarretaratzea egingo dute 19:15ean, Pio XII. plazan. “Alderdi Popularraren gobernuak aplikatutako murrizketa politikaren aurka” greba orokorrera jotzeko eskatu diete sindikatuko ordezkariek hiritar zein afiliatuei. “Momentura arte gainera, atzeraldi ekonomikoan eta hiritarren pobrezian sakontzea besterik ez du lortu”, erantsi dute. CCOO, larunbatean Patxi Cornejo CCOO sindikatuko Behe Bidasoa eskualdeko arduradunak jakinarazi duenez, sindikatuak manifestazioa deitu du larunbaterako, Irunen. Unai Sordo sindikatuko EAEko koordinatzaileak parte hartuko du ekitaldian, eta Frantziako CGT sindikatuko ordezkariak ere bertan izango direla baieztatu dute. Horiek horrela, “afiliatu, langile eta herritarrek” azaroaren 14ko greba deialdiarekin bat egitea da sindikatuaren helburu nagusia. Hortaz, giroa berotzeko izango da larunbateko mobilizazioa, 11:30ean, Ficobatik abiatuta. Zabaltza plazan bukatuko da, eta ondoren, Unai Sordo koordinatzaileak mitina emango du.

Miren Fernandezek kontzertu akustikoa eskainiko du ostiral honetan, azaroaren 9an, Kabigorrin. Antxon Sarasuak pianoarekin lagunduko du Fernandez, eta horrez gain, Iñaki Oliden akordeoi jotzailea eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu jotzailea ariko dira ...

ETB Euskal Telebistako Teknopolis saioak argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengo lehiaketaren lehen irabazlea Oskar Zapirain oiartzuarra izan da, behean ikus daitekeen argazkiarekin. Lehiaketa irabazi izanari esker, laster Nexus 7 tableta bat jasoko du etxean.