Aiako Harria Parke Naturalean bisita gidatua, larunbatean
Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute larunbaterako: Aiako Harriko Altxori Historikoak: meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza. Alvaro Aragon historia irakasleak gidatuko du, eta 10:00etan aterako da Arditurriko park...
Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute larunbaterako: Aiako Harriko Altxori Historikoak: meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza. Alvaro Aragon historia irakasleak gidatuko du, eta 10:00etan aterako da Arditurriko parketxetik.
Parte hartzeko interesa dutenek, aurrez eman dezakete izena, edo egunean bertan. Aurrez izena emateko Oiartzungo Turismo Bulegora (943 49 45 21 zenbakira) eta Arditurriko Interpretazio Zentrora (943 49 50 69 zenbakira) dei daiteke, edo arditurri[abildua]gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.
Bisita gidatuak 2 euroko prezioa du aurrez izena emanez gero, eta 2,5 eurokoa egunean bertan apuntatuz gero