‘Beko Plaza’ aldizkariaren 19. zenbakia, kalean
Beste hainbat gairen artean, euskara da nagusi; Ane Otxoteko zena ere gogorarazi dute bertso bidez Ikasturtea bukatzearekin batera, Beko Plaza aldizkaria argitaratu dute Elizalde ikastetxean. Hainbat gai jorratu dituzte 19. zenbakian. Elizalde Egunare...
Beste hainbat gairen artean, euskara da nagusi; Ane Otxoteko zena ere gogorarazi dute bertso bidez
Ikasturtea bukatzearekin batera, Beko Plaza aldizkaria argitaratu dute Elizalde ikastetxean. Hainbat gai jorratu dituzte 19. zenbakian.
Elizalde Egunarekin hasten da aldizkaria, Munduaren amaiera artikulua dator gero, ipuin laburrak, Gartxot filmari buruzko iritziak, hiru txirrindulariri elkarrizketa, irteerak…
Atal luzeena: euskara
Aldizkariaren atalik luzeena, baina, euskarari eskaini diote ikasleek eta aldizkariaren arduradunek: Ttirikittauki eskolako taldea, Nafarroa 1512, etorkinei elkarrizketa, herriko hainbat izen ezagunen bisitak…
Ane Otxoteko zena ere izan dute gogoan, bertso bidez.

