Film laburrak, handian
Pantaila handian film laburrak ikusteko aukera izango da asteburuan Errenteria-Oreretan. XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketan parte hartu duten pelikulak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan. Proiekzio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta dohainik izango dira. Azkeneko egunean, igandean, banatuko dituzte sariak Niessenen bertan. Partaideek sari potoloak eskuratu ahal izango dituzte: 1.000 euro irabazleak, 600 euro ekoizpen onenak, 300 euro publikoaren sariak, euskarazko lanik onenak 600 euro, Oarsoaldeko onenak 300 euro eta gazte sariak 600 euro. Guztira, 24 film proiektutatuko dituzte, egun bakoitzean hamabi. Genero anitzak landu dituzte: dokumentala, animazioa, fikzioa… eta jatorri ezberdinetako zuzendariek: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra da Errenteria-Oreretakoa: Cara o cruz, Andrea Morate Ramosena. Hiru lan dira euskaraz lehiatuko direnak. Film laburren lehiaketako emanaldiak Etziko emanaldia: El vendedor de humo, Ismalia, Mi papá es director de cine, Carta a Sasha, Daisy cutte, Sombras de barrio, Piensas, Lagun mina, El secreto de mis hongos, Abril, Negutu, Alexis. Larunbateko emanaldia: Luminaris, Zeinek gehiago iraun, L’ equip petit, Super Borja, La mirada perdida, Cara o cruz, Oxitocina, Zauriak, La gran carrera, El rastrillo se quiere…, Llámame Parker, Ironías de la vida.
Pantaila handian film laburrak ikusteko aukera izango da asteburuan Errenteria-Oreretan. XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketan parte hartu duten pelikulak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan. Proiekzio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta dohainik izango dira.
Azkeneko egunean, igandean, banatuko dituzte sariak Niessenen bertan. Partaideek sari potoloak eskuratu ahal izango dituzte: 1.000 euro irabazleak, 600 euro ekoizpen onenak, 300 euro publikoaren sariak, euskarazko lanik onenak 600 euro, Oarsoaldeko onenak 300 euro eta gazte sariak 600 euro.
Guztira, 24 film proiektutatuko dituzte, egun bakoitzean hamabi. Genero anitzak landu dituzte: dokumentala, animazioa, fikzioa… eta jatorri ezberdinetako zuzendariek: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra da Errenteria-Oreretakoa: Cara o cruz, Andrea Morate Ramosena. Hiru lan dira euskaraz lehiatuko direnak.
Film laburren lehiaketako emanaldiak
- Etziko emanaldia: El vendedor de humo, Ismalia, Mi papá es director de cine, Carta a Sasha, Daisy cutte, Sombras de barrio, Piensas, Lagun mina, El secreto de mis hongos, Abril, Negutu, Alexis.
- Larunbateko emanaldia: Luminaris, Zeinek gehiago iraun, L’ equip petit, Super Borja, La mirada perdida, Cara o cruz, Oxitocina, Zauriak, La gran carrera, El rastrillo se quiere…, Llámame Parker, Ironías de la vida.