Irrien Lagunen batzar irekia etzi arratsaldean izango da, Xenpelar Etxean
Irrien Lagunak proiektua aurrera doa pixkanaka, eta aste honetan batzar irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Errenteria-Oreretako bilkura etzi izango da, 18:30ean, Xenpelar Etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, batzarra irekia da, eta &...
Irrien Lagunak proiektua aurrera doa pixkanaka, eta aste honetan batzar irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Errenteria-Oreretako bilkura etzi izango da, 18:30ean, Xenpelar Etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, batzarra irekia da, eta “herrigintzan dabilen edo jardun nahiko luketen guztiek dute lekua, izan ume, gazte edo heldu”.
Batzar horretan lantaldeak zertan dabiltzan ikusiko dute, eta hurrengo pausoak zehaztuko dituzte. Hiru lantalde daude: umeen parte hartzea bideratzekoa, komunikazioa eta irrigintza. Sorguneak-eko kideak ariko dira dinamizatzaile lanetan.