
Etxean estreinatuko du Josu Elberdien musikagileak bere azken lana. Astelehenean, Karmengo Amaren egunez, eta barrutiko jaien barruan, Meza Nagusian interpretatuko dute berak idatzitako Beata es, Virgo Maria motetea. Karmengo Amaren parrokiako abesbatz...

Herrira Oiartzungo herri bilguneak deituta, eta ostiraletan ohikoa denez, elkarretaratzea izango da gaur, 20:00etan. Hurbiltzen diren herritarrak plazan elkartuko dira, eta gero Landetxera joango dira.

Airearen kalitatea neurtzeko bi estazio daude egun Lezon. Lehena finkoa da, Polentzarrene kalekoa, eta Jaurlaritzak kudeatzen du: bertako informazioa Jaurlaritzaren ingurumenaren webgunean ikus daiteke. Bigarrena egunotan jarri dute, mugikorra da —furgoneta bat—, eta Andreone Udal Liburutegiaren parean jarri dute, eta finkoarekin batera ariko da lanean hiru hilabetez. Udaletik jakinarazi dute estazio mugikorrak hainbat gai kutsatzaile neurtzeaz gain, haizearen abiadura eta norabidea, presio atmosferikoa eta eguzki erradiazioari buruzko datuak ere jasotzen dituela. Ekimena Pasaiako portuaren ingurumen egoera hobetzeko mahaitik sortutakoa da. Portuaren inguruko udalek, Jaurlaritzak eta aldundiak, eta Portuak osatzen dute mahai hori. Hartara, bertan adostutakoen artean dago estazio mugikor hori Lezon jartzea, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren ardurapean. Lezoko airearen kalitateari buruzko informazio gehiago udalaren webgunean ikus daiteke.

Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ez ohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak. EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da, batik bat, Beraun, Fanderia, Iztieta eta Gabierrota auzoetan, eta “inoiz bai...

Apirilaren 15ean 100 urte bete zituen Hendaiako Eglantins futbol taldeak. Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, gaur anaitasun partida jokatuko dute. Ikus erreportaia BOGA astekarian eta BERRIA egunkarian Amets Arzallusek idatzitakoa, ...

Espainiako Gobernuak herenegun iragarri zituen murrizketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, Niessengo atarian. Protesta zaratatsua izango da, eta horrenbestez, “PPko diputatuen txalo lotsagarrien aurrean”, joaten diren ...

Olaldeko etxe tasatuetarako behin betiko zerrendak onartu ondoren, atzo eskatzaile bakoitzari dagozkion zenbakiak esleitu zituzten. Zenbaki horiekin, bi zozketa egingo dituzte datorren ostegunean (17:00etan, udaletxeko areto nagusian), eta zozketa bako...

Latinoamerikako arkitekturari buruzko dokumentazio guneko presidente den Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri da harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Txomin Sagarzazu, Kultura zinegotzia, Miren Ayerbe, Udal arkeologoa eta Jose Antonio Salaverria, Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili dira, Erreginaren Baluartea, hego eta mendebaldeko hormak eta Guadalupekoa gotorkelua ikusteko. Gainera, Angel Morua, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniara etorri da. Bisitan parte hartu duten arkitektoak “liluraturik” geratu dira Hondarribiko harresi eta Guadalupeko gotorlekuarekin, harresiak nola mantendu dituzten eta egiten ari diren birgaitze lanekin ere. 2013an bigarren bisita bat egingo dute.

Hilaren 26rako Aiaraldea (Araba) bisitatzeko txangoa antolatu dute Trintxerpeko erretiratuen elkartekoek. 08:00etan irtengo dira Trintxerpetik, eta Balmaseda, Artziniega eta Amurrio bisitatuko dituzte. Irteerak 24 euro balio du. Interesdunek erretiratu...

Erretiratuen egoitzako emakumeek ikasturtean zehar egindako eskulanekin erakusketa zabalduko dute datorren asteartean (hilak 17), kofradian. Interesdunek hiru eguneko epea dute erakusketa bisitatzeko, ostirala bitartean izango baita zabalik, 19:00etati...

Etzi arratsaldean hasiko da Ikuska Film Laburren Erakustaldiaren XIV. ekitaldia. Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten zinema jaialdian 53 film labur lehiatuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 540 film labur aurkeztu dituzte sail ofizialera. Gehienak Espainiako Estatutik iritsitakoak dira, baina Argentina, Iran, Errumania, Italia, Errusia, Brasil edo Ekuador bezalako herrialdeetatik bidali dituzte filmak. Horietatik 53 aukeratu dituzte lehiarako. Etzi arratsaldean hasiko da film laburren erakustaldia. Hala ere, ez da lehiaketarekin hasiko. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Emakumea eta Anitza film laburren zikloa ikusgai izango da, emakumea ardatz nagusitzat duten film laburrekin osatutakoa. Bekoz Beko emakume taldearekin lankidetzan aritu dira, beste behin, sail hori aurrera eramateko. Gauean, 22:30etik aurrera, umorezko film laburren saioa eskainiko dute. Igandean, berriz, bi dokumental emango dituzte. Alde batetik, Olatu berria; Pasaiako Udalaren Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxekoek egin dute, eta aniztasuna eta kultura nortasunaren gainekoa da. Bigarrenak, Flores de la frontera-k, Senegal eta Gambia artean bizi diren haurren bizimodua islatzen du. Lehiaketa, 19tik 23ra Lehiaketan parte hartzen duten 53 film laburrak ikusteko aukera astelehenetik aurrera izango da, 20:00etan. Emanaldi guztiak (baita lehiaketaz kanpo daudenak ere) Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, eta horiek ikusteko ez da ordaindu beharko. Epaimahaiari dagokionez, Jon Gereño ekoizleak, Pablo Malo zinema zuzendariak, Jose Miguel Beltran [...]

Xixare Baratza Taldea sortu dute Hondarribian, baratzako produktuak modu ekologikoan ekoiztu eta saltzeko. Bihar egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Amute-Kostako Auzo Elkartearen egoitzan. Elkartearen helburuak zeintzuk diren zehaztuko dute bertan. Bar...

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear diren honetan, Zine Txiroak gai hori landuko du igande honetako saioan, 18:00etan, gaztetxean. Hautsitako leihoa da aurkeztuko duen lana, eta euskal gazteriak jasaten duen errepresioa landuko dute lanean bertan eta baita horren ondoren izango den solasaldian. Istorioa hiru adin txikikoren atxiloketarekin hasiko da, kale borrokarekin lotura zutelakoan: Aitor, Cesar eta Zunbeltzen. Joaquin Navarro zuzendariaren hausnarketak ere azalduko ditu. Lan hori Eñaut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun katalanak zuzendu dute.

Nafarroa etorbideko Kutxaren bulego baten kontrako erasoa gauzatu dute gaur arratsaldeko 15:00ak aldera. Berri agentziek zabaldu dutenez, “burua estalita zuen lagun batek zerbait jaurti du kutxazainaren aurka”. Suhiltzaileak eta Ertzaintza berehala bertaratu dira eta sutea itzaltzeaz gain, trafikoa eta oinezkoentzako bidea moztu behar izan dituzte. Bestalde, entitate bereko kanpoaldeko kutxazaina bart gauean erretzen saiatu zirela ere adierazi dute berri agentziek, hala ere, ez zen kalterik izan. Aurrezki kutxaren aurkako pintadak ere agertu ziren.

Irungo Udaleko Cristina Labordak eta Pedro Alegrek, Mugikortasun eta Kirol zinegotziak hurrenez hurren, Igande Sasoi ekimena aurkeztu zuten atzo goizean egindako agerraldian. Ekimenaren lehen ekitaldia da, eta familiei eta adin guztietako lagunei zuzenduta dago. Hainbat kiroletan trebatzeko aukera emango diete parte hartzaileei igande goizean, Colon ibilbidean. Horiek horrela, lerro-patinekin eta skatearekin aritzeko aukera edukitzeaz gain, nordic walking izeneko diziplinan ere trebatu ahal izango dira bertaratzen direnak. Bastoi bereziak eta teknika zehatzak erabiliz oinez ibiltzean datza nordic walking delakoak. Era berean, txirrinda jinkana prestatuko dute antolatzaileek. Adin guztietara begira Tokiko gobernuko ordezkariek jakinarazi dutenez, “norberaren abilezia eta baldintza fisikoak edozein direla”, adin guztietako lagunen parte hartzea bultzatu nahi dute. Pedro Alegre zinegotziaren arabera, “igande goiz batean familiei zuzendutako alternatiba bat eskaintzea da helburua”. Hala, lehen ekitaldia ondo ateratzen baldin bada, datorren urtean berriz ere antolatu nahiko luketela azaldu dute ordezkariek. Hala, Igande Sasoi 11:00etan abiatu eta 13:00ak arte luzatuko da Colon ibilbidean. Jardueretan parte hartuko duten erakundeen artean, besteak beste, honakoak daude: Irungo Txirrindulari Elkartea, IM Training, A Rripar Txingudiko Skate Elkartea eta Bera Bera Klubeko lerro-patinatzaileak. Trafiko eta autobus aldaketak Igande Sasoi ekimena medio, udalerriko tokiko gobernuak jakinarazi du Colon ibilbidea erabat itxiko dutela 10:00ak eta 14:00ak artean. Gipuzkoa eta [...]

Duela lau urte hasitako amesgaiztoa laster bukatuko den ala ez jakiteko zain daude Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, 1986) eta Arkaitz Anza (Errenteria-Orereta, 1986). Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dieten herriko sei gazteetako bi dira. Gorenean jarritako helegitearen epaia itxaroten ari dira. 2008an atxilotu zintuzteten Segiko kide izatea egotzita, eta oraindik bukatu ez den prozedura batean sartuta zaudete. Nola baloratzen duzue? Arkaitz Anza: Hasiera batetik komunikabide batzuk sabotajeak egin genituela, eta izugarrizko kale borroka talde bat ginela saldu nahi izan zuten. Gero, ordea, epaiketan zehar ikusi ahal izan da Segiko kide izatea, militantzia politikoa, epaitzen dutela, eta inondik inora ez kale borrokako ekintzak. Argi dago euren helburua zela, prozesua hautsi eta gero, gazteen etorkizuna kolpatzea, eta horrela, eskualdez eskualde sarekadak egiten joan ziren. Egin zituzten hamar atxiloketak aurre ikerketarik gabe izan ziren, eta horren inguruan muntatu zuten operazioa. Hor argi ikusten da bost eguneko inkomunikazio garaia zertarako erabiltzen duten, torturapean euren fartsa horri forma emateko, eta nola probarik ezean erabiltzen dituzten presio eta torturapean sinatuarazi zizkiguten deklarazio eta autoinkulpazioa. Hori da duten froga bakarra. Xabier Lujanbio: Nire ustez sarekada horrekin ez dute lortu bilatzen zutena. Saldu zuten modu batean, baina azkenean ikusi zen gazte [...]

2012-2015 plan estrategikoari buruzko bilerak egiten ari dira egun hauetan, Torrekuan. Bihar, jarduera ekonomikoa (goizez) eta hiri antolamendua, mugikortasuna eta garraioa (arratsaldez) arloetako kideak elkartuko dira. Bilerak irekiak dira, baina part...

UGT eta CCOOk egindako greba orokorraren deialdiarekin bat eginez, gaur, 19:00etan, protesta zaratatsua egingo dute Herriko Plazan. Murrizketen kontra daudela adieraziko dute sukaldeko tresnak astinduz. Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak ere bat egin du d...

Arropa, liburuak, jostailuak, apaingarriak, etxeko tresnak… Egoera onean dauden objetuak erosi, saldu edo trukatzeko dituztenek, larunbatean Zabaltza plazan egingo den Merka2dasoa azokan izango dute horretarako aukera. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak antolatzen du, erabilgarriak diren objetuak ahalik eta gehien berrerabiliak izateko. Finean, “gizartea, hondakinen sorrera murrizteko beharraz sentsibilizatzea” nahi du Txinzerrek Irunen zein Hondarribian antolatzen dituen Merka2dasoa azokekin. 2009an egin zuten lehen Merka2dasoa azoka eta ordutik izandako bilakaerarekin pozik daude Txingudiko Zerbitzuak-en: “Oso harrera ona izan du, dagoeneko saltokien eskaerak gainditu egiten baitu eskaintza. Herritarrak animatzen ditugu saltokiak hartzera edo azokara hurbiltzera, oso litekeena baita erabilgarri zaizkien objektuak prezio merkean topatzea”. Denentzat irekia Merkatuan parte hartzea librea da eta berdin berdin parte har dezakete elkarteak zein herritarrak. Izena eman besterik ez dute egin behar, txinzer.com webgunean formularioa beteta. 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita azoka. Ohi bezala, tarte horretan saltzen egoterik ez duenak, 09:00etatik 10:00etara eraman behar ditu saldu nahi dituen objetuak, eta antolatzaileek jarriko dituzte salgai. Hori bai, jabeak ordubietan agertu beharko du, saldutakoaren trukean bildutako dirua jasotzeko. Kaleratzeei Stop plataformari laguntza Bidasoko M15 mugimenduak bigarren eskuko azokan parte hartuko duela jakinarazi du medioetara bidalitako prentsa ohar batean. Azokan lortutako irabaziak Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformarentzat izango direla adierazi du eta Herri Ekimen [...]

Udalak jakinarazi duenez, ikasturte honetako ostiraletan Atez Ateko Informazio Bulegoaren ordutegia 07:45etik 14:45era izango da, gainontzeko egunetan ez bezala. Izan ere, astelehenetik ostegunera 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.