Harresia eta Guadalupeko gotorlekua bisitatu dute
Latinoamerikako arkitekturari buruzko dokumentazio guneko presidente den Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri da harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Txomin Sagarzazu, Kultura zinegotzia, Miren Ayerbe, Udal arkeologoa eta Jose Antonio Salaverria, Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili dira, Erreginaren Baluartea, hego eta mendebaldeko hormak eta Guadalupekoa gotorkelua ikusteko. Gainera, Angel Morua, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniara etorri da. Bisitan parte hartu duten arkitektoak “liluraturik” geratu dira Hondarribiko harresi eta Guadalupeko gotorlekuarekin, harresiak nola mantendu dituzten eta egiten ari diren birgaitze lanekin ere. 2013an bigarren bisita bat egingo dute.
Latinoamerikako arkitekturari buruzko dokumentazio guneko presidente den Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri da harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Txomin Sagarzazu, Kultura zinegotzia, Miren Ayerbe, Udal arkeologoa eta Jose Antonio Salaverria, Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili dira, Erreginaren Baluartea, hego eta mendebaldeko hormak eta Guadalupekoa gotorkelua ikusteko.
Gainera, Angel Morua, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniara etorri da. Bisitan parte hartu duten arkitektoak “liluraturik” geratu dira Hondarribiko harresi eta Guadalupeko gotorlekuarekin, harresiak nola mantendu dituzten eta egiten ari diren birgaitze lanekin ere. 2013an bigarren bisita bat egingo dute.


