Euskal gazteriarekiko errepresioa landuko du Zine Txiroak
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear diren honetan, Zine Txiroak gai hori landuko du igande honetako saioan, 18:00etan, gaztetxean. Hautsitako leihoa da aurkeztuko duen lana, eta euskal gazteriak jasaten duen errepresioa landuko dute lanean bertan eta baita horren ondoren izango den solasaldian. Istorioa hiru adin txikikoren atxiloketarekin hasiko da, kale borrokarekin lotura zutelakoan: Aitor, Cesar eta Zunbeltzen. Joaquin Navarro zuzendariaren hausnarketak ere azalduko ditu. Lan hori Eñaut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun katalanak zuzendu dute.
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear diren honetan, Zine Txiroak gai hori landuko du igande honetako saioan, 18:00etan, gaztetxean. Hautsitako leihoa da aurkeztuko duen lana, eta euskal gazteriak jasaten duen errepresioa landuko dute lanean bertan eta baita horren ondoren izango den solasaldian. Istorioa hiru adin txikikoren atxiloketarekin hasiko da, kale borrokarekin lotura zutelakoan: Aitor, Cesar eta Zunbeltzen. Joaquin Navarro zuzendariaren hausnarketak ere azalduko ditu.
Lan hori Eñaut Tolosa beasaindarrak eta Hammudi Al-Rahmoun katalanak zuzendu dute.

