Baratzak modu ekologikoan lantzeko elkartuko dira
Xixare Baratza Taldea sortu dute Hondarribian, baratzako produktuak modu ekologikoan ekoiztu eta saltzeko. Bihar egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Amute-Kostako Auzo Elkartearen egoitzan. Elkartearen helburuak zeintzuk diren zehaztuko dute bertan. Bar...
Xixare Baratza Taldea sortu dute Hondarribian, baratzako produktuak modu ekologikoan ekoiztu eta saltzeko. Bihar egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Amute-Kostako Auzo Elkartearen egoitzan. Elkartearen helburuak zeintzuk diren zehaztuko dute bertan. Baratza modu ekologikoan landu nahi duten guztiei dei egin diete Xixare Baratza Taldetik, bilerara joan eta iritzia emateko. Norbaitek informazio gehiago nahiko balu, Xixare Baratza taldearen helbidera idatzi dezake.

