Bi zozketa egingo dituzte etxe tasatuetarako
Olaldeko etxe tasatuetarako behin betiko zerrendak onartu ondoren, atzo eskatzaile bakoitzari dagozkion zenbakiak esleitu zituzten. Zenbaki horiekin, bi zozketa egingo dituzte datorren ostegunean (17:00etan, udaletxeko areto nagusian), eta zozketa bako...
Olaldeko etxe tasatuetarako behin betiko zerrendak onartu ondoren, atzo eskatzaile bakoitzari dagozkion zenbakiak esleitu zituzten. Zenbaki horiekin, bi zozketa egingo dituzte datorren ostegunean (17:00etan, udaletxeko areto nagusian), eta zozketa bakoitzerako zenbaki ezberdinak banatu zituzten atzo.
Lehenengo zozketan araubide orokorreko/hitzartu etxebizitza tasatuen esleipendunak aukeratuko dituzte, eta bigarrenean, araubide berezikoak. Salneurri bera izango dute etxebizitzek, baina hitzartu gisakoak urte batzuen buruan salmenta libreko izatera pasatzen dira, legearen arabera.
Zozketako sistema babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko erabili zen bera izango da, eta Errenteria-Oreretako notarioaren aurrean egingo dute.

