Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

53 film laburrek hartuko dute parte Ikuskan, etzitik hilaren 24ra bitartean

Etzi arratsaldean hasiko da Ikuska Film Laburren Erakustaldiaren XIV. ekitaldia. Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten zinema jaialdian 53 film labur lehiatuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 540 film labur aurkeztu dituzte sail ofizialera. Gehienak Espainiako Estatutik iritsitakoak dira, baina Argentina, Iran, Errumania, Italia, Errusia, Brasil edo Ekuador bezalako herrialdeetatik bidali dituzte filmak. Horietatik 53 aukeratu dituzte lehiarako. Etzi arratsaldean hasiko da film laburren erakustaldia. Hala ere, ez da lehiaketarekin hasiko. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Emakumea eta Anitza film laburren zikloa ikusgai izango da, emakumea ardatz nagusitzat duten film laburrekin osatutakoa. Bekoz Beko emakume taldearekin lankidetzan aritu dira, beste behin, sail hori aurrera eramateko. Gauean, 22:30etik aurrera, umorezko film laburren saioa eskainiko dute. Igandean, berriz, bi dokumental emango dituzte. Alde batetik, Olatu berria; Pasaiako Udalaren Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxekoek egin dute, eta aniztasuna eta kultura nortasunaren gainekoa da. Bigarrenak, Flores de la frontera-k, Senegal eta Gambia artean bizi diren haurren bizimodua islatzen du.   Lehiaketa, 19tik 23ra Lehiaketan parte hartzen duten 53 film laburrak ikusteko aukera astelehenetik aurrera izango da, 20:00etan. Emanaldi guztiak (baita lehiaketaz kanpo daudenak ere) Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, eta horiek ikusteko ez da ordaindu beharko. Epaimahaiari dagokionez, Jon Gereño ekoizleak, Pablo Malo zinema zuzendariak, Jose Miguel Beltran [...]

admin
Bidasoa
2012/11/15

Etzi arratsaldean hasiko da Ikuska Film Laburren Erakustaldiaren XIV. ekitaldia. Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten zinema jaialdian 53 film labur lehiatuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 540 film labur aurkeztu dituzte sail ofizialera. Gehienak Espainiako Estatutik iritsitakoak dira, baina Argentina, Iran, Errumania, Italia, Errusia, Brasil edo Ekuador bezalako herrialdeetatik bidali dituzte filmak. Horietatik 53 aukeratu dituzte lehiarako.

Etzi arratsaldean hasiko da film laburren erakustaldia. Hala ere, ez da lehiaketarekin hasiko. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Emakumea eta Anitza film laburren zikloa ikusgai izango da, emakumea ardatz nagusitzat duten film laburrekin osatutakoa. Bekoz Beko emakume taldearekin lankidetzan aritu dira, beste behin, sail hori aurrera eramateko. Gauean, 22:30etik aurrera, umorezko film laburren saioa eskainiko dute.Iban Lizarralde 'Gartzela' film laburragatik Xabier Portugal Sariarekin

Igandean, berriz, bi dokumental emango dituzte. Alde batetik, Olatu berria; Pasaiako Udalaren Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxekoek egin dute, eta aniztasuna eta kultura nortasunaren gainekoa da. Bigarrenak, Flores de la frontera-k, Senegal eta Gambia artean bizi diren haurren bizimodua islatzen du.

 

Lehiaketa, 19tik 23ra

Lehiaketan parte hartzen duten 53 film laburrak ikusteko aukera astelehenetik aurrera izango da, 20:00etan. Emanaldi guztiak (baita lehiaketaz kanpo daudenak ere) Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, eta horiek ikusteko ez da ordaindu beharko.

Epaimahaiari dagokionez, Jon Gereño ekoizleak, Pablo Malo zinema zuzendariak, Jose Miguel Beltran Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiaren zuzendariak eta Zinemaldeako presidente Kike Santiagok osatuko dute. Film labur, gizonezko eta emakumezko aktore eta zuzendari onenak hautatuko dituzte, baita Sari Berezia eman ere.

Film laburrak ikustera joaten direnek Ikusleen Saria hautatzeko aukera izango dute, baita Xabier Portugal Saria ere (Gipuzkoako film onenari). Hilaren 24an banatuko dituzte sariak.

Antolatzaileek nabarmendu dute “esfortzu handia” egin dutela murrizketarik ez egiteko, “eta eskaintza zabalagoa egiteko”.

 

EGITARAUA

Etzi

  • 19:30ean. Inaugurazioa. Emea eta Anitza film laburren emanaldia (bederatzi emango dituzte). Bekoz Beko sari banaketa.
  • 22:30ean. Gau Guasa. Umorezko film laburren emanaldia (hamahiru eskainiko dituzte guztira).

Igandea, hilak 18

  • 19:00etan. Dokumentalak: Olatu berria (Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxeko ikasleek aniztasunari eta kultura identitateari buruz Pasaian egindako dokumentala) eta Flores de la fontera (Senegal eta Gambia artean bizi diren haurren egunerokotasuna).

Astelehena, hilak 19

  • Goizean. Pinguinoak, arrain izan nahi duten hegaztiak. Ikastetxeetakoentzako.
  • 20:00etan. Lehiaketako lanen emanaldia: La huida, Bucle, Ahora no puedo, Mi ojo derecho, The Rastle of Bengazi, Aquel no era yo.

Asteartea, hilak 20

  • Goizean. Pinguinoak, arrain izan nahi duten hegaztiak. Ikastetxeetakoentzako.
  • 20:00etan. Lehiaketako lanen emanaldia: El resultado, Rotos, Vanuatu o la felicidad, Zeinek gehiago iraun, Walkie Talkie, Libre directo.

Asteazkena, hilak 21

  • Beldurrezko film laburren hautaketa. Udal Euskaltegiko ikasleek hartuko dute parte, euskarazko azpitituluak dituzten filmeak ikusiko dituzte.
  • 20:00etan. Lehiaketako lanen emanaldia: Lia, Don’t forget, Don Enrique de Guzmán, La mujer del hatillo gris, Piensas eta La boda.

Osteguna, hilak 22

  • 20:00etan. Lehiaketako filmak: Salon royal, Hamaiketakoa, Jacobo, She’ lost control, Ilegale eta Ojos que no ven.

Ostirala, hilak 23

  • 20:00etan. Lehiaketako lanen emanaldia: Vamos bonita, Optima life, The Art of Crossing a Bridge, La media pena, Zombi eta Moon.
  • 22:30ean. Jakin-mina Pizten duen Bat saioa: intrigazko eta beldurrezko filmak.

Larunbata, hilak 24

  • 19:00etan. Epaimahaiaren erabakia eta 2012ko Ikuskaren sari banaketa. Ondoren, film labur sarituen emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.