
Victor Lopez Barrantes (1939, Bartzelona, Herrialde Katalanak) Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarreko kidea da. Urtero bezala, Comete Sarearen omenezko ekitaldietan parte hartuko du beste hamaika ordezkariekin batera, sarean lanean aritu ziren guztiak gogora ekarri eta horiek omentzeko helburuarekin. Zertan zetzan Comete Sarea? Comete Sareak Bidasoaren alde batetik bestera igarotzen laguntzen zituen eroritako pilotuak. Frantziarrak zirenak Afrika iparraldera ailegatzen laguntzen zituzten, eta anglosaxoiak, berriz, Portugal aldera bidaltzen zituzten, berriz ere pilotatu zezaten. Comete Sarea 1940. urtean sortu zen, Andrée de Jongh Dédée belgiarraren eskutik, eroritako pilotuak alemaniarren eskutan erortzea ekiditeko asmoz. Angelun familia zeukanez, Ingalaterrako zerbitzu sekretuko Madrilgo kide batekin harremanetan jarri zen sarea eratzeko. Hala, Angelutik Urruñako Bidegain baserrira eramaten zituzten soldaduak eta bertan elikatzen zituzten. Ondoren, Biriatutik gorago dagoen San Migeleko ibitik Bidasoa ibaia zeharkatzen zuten. Sarobe baserrira iritsi eta Aiako Harriaren atzealdera joaten ziren, eta bukatzeko, Iruñeko, Donostiako edota Madrilgo kideak etortzen ziren, eta beren kargupean hartzen zituzten, Afrikaraino edota Portugaleraino eramateko. Ingalaterrako enbaxadorearen txoferraren semeak adibidez, lau garaje alokatu zituen Amuten –Hondarribia– eta bertan gobernu britaniarraren lau kotxe gordetzen zituzten, pilotuak Madrileraino eramateko. Zenbat lagunek parte hartu zuten sarean? Sarea 1.700 kide izatera iritsi zen, tartean Florentino Goikoetxea eta Kattalin Agirre mugalari eta errepublikar ezagunak. Sokoako kanposantuan lurperatu [...]

Aurreko urteetan ez bezala, Alardearen ibilbide bera egin ahal izango du Jaizkibel konpainia parekideak aurtengo alardean, hori bai, beste ordutegi batean. Iaz Herrizaingo Sailak Gernikako arboletik desfilatzea debekatu zion, “segurtasun arrazoiak” argudiatuta, baina aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zuela arrazoituz. Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegitea. Epaiaren arabera, Jaizkibeleko kideei biltzeko askatasuna urratu zieten eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela. Aurten, gainera, entseguetan San Pedro kaletik desfilatzeko baimena eduki du konpainia parekideak eta pozik agertu da horrekin kapitain karguan estreinekoz ari den Izaskun Larruskain: «Hasieran, bitan pasatzeko asmoa agertu genuen, baina soilik behin pasatzeko baimena eman ziguten. Herrizaingo Sailarekin hitz egin genuen eta ados jarri ginen behin bertatik eta beste behin Zuloaga kaletik pasatzeko. Pozik gaude, aurten ibilbide polita egin dugulako entseguetan». Konponbiderako urratsik ez Harresi azpiko zatia barne, Alarde Fundazioak antolatzen duen desfilearen ibilbide bera egingo du emakume eta gizonez osaturiko Jaizkibel konpainiak, baina horrek ez du esan nahi konponbiderako urratsik egin denik. Larruskainen ustez, “Alarde Fundazioak eman behar du lehen urratsa. Gu prest gaude beraiekin hitz egiteko, behin baino gehiagoetan eskaera luzatu diegu eta erantzunaren zain gaude. Ondo legoke udalak laguntzea ere. Horrek [...]

Kinokabia ekimenaren barruan, gaur, 22:00etatik aurrera, Ander eta Yul filma emango dute Kabian. Gainera, bisita berezi bat jasoko dute hara joaten direnek: filmaketan parte hartu zuen Angel Amigo errenteriarrarena. Film hori 80. hamarkadako Errenteria...

Bidasoaldeko M15 mugimenduak herri batzarra deitu du bihar arratsaldeko 20:00etan, Zabaltza plazan. Eguneko gai zerrenda ondokoa izango da: - Herri partaidetza - Euskal Herriko kanpaldien arteko topaketa - Zineforumerako proposamenak - Mikrofono irekia

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Jose Antonio Santano alkatea, hainbat hautetsiekin batera, mugarriak ikuskatuko dituzte hilaren 14ean. Ikuskatze lana sinbolikoa da eta 80. hamarkadan abiatu zen, iraganeko ibilbide berak errepikatuz. Horiek horrela, Ir...

Ohiko zaporeetatik atera, eta dastamena lantzeko aukera izango dute egunotan herritarrek, Landare elkarteak antolatutako II. Garagardo Festan. Gaur bertan hasiko da azoka, eta lau egunez egongo dira Koldo Mitxelena plazan garagardo iturriak etengabe lanean. Iazko arrakasta ikusita, aurten errepikatzea erabaki du antolakuntzak, eta azoka duela urtebete antzera mantendu arren, aldaketa batzuk ere izango dira. Protagonista nagusi den edariari dagokionez, Bretainiatik etorritako garagardo horia probatzeko aukera izango da. Horrekin batera, Alemaniako, Belgikako, Txekiako eta Galiziako garagardoak dastatu ahal izango dira. Janariari dagokionez, berriz, menua izango da aurtengo berritasuna: 24 euroren truke, bi pertsonentzako menua izango da, entsalada, saltxitxak, ukondo edo oilaskoa, postrea eta bi garagardorekin. Iazko prezioak Gorabeherarik izango ez dutenak prezioak izango dira; iazkoak mantendu dituzte. Horrenbestez, litro erdiko pitxerra erosita (1,50 euro) garagardo bakoitzeko 3,80 euro ordaindu beharko da. Menuaz aparte, oilaskoa, ukondoa eta saltxitxak hamarna euroan erosi ahal izango dira. Horretarako, karparen kanpoaldean bi leihatila jarriko dituzte. Hor tiketak erosi eta gero barran aldatu beharko dira. Gunea arratsaldez irekita egongo da lau egunetan, 18:00etatik 00:00etara. Atzo dagoeneko, dena prestatzen ari ziren antolatzaileak. Bisitak ere joan den urteko kopuruaren antzekoak izatea espero du Landarek. Iaz, 1.000 lagun pasatu ziren eguneko Garagardo Festatik. Aurten ere iragarri duten eguraldi onak jendea [...]

Buruko gaixotasunak dituzten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Agifes elkarteak irailaren 13an, 27an eta urriaren 11n, Irungo Ospitale Zaharrean. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatu du elkarteak ikastaroa. Agifesetik azaldu dutenez, ikastaroak buru eritasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileenganako laguntza indartu nahi du. Elkartearen arabera, senide eta zaintzaileek, elkartearen funtsezko zutabe izateaz gain, “buruko gaixotasuna duten pertsonen sendatze prozesuan berebiziko garrantzia dute”. Formazio ikastaroa Eskizofrenia, nahasmen bipolarra edota nortasun nahasmena duten pertsonen gainekoa izango da ikastaroa. Elkartetik azaldu dutenez, familia arteko harremanak eta giroa, gaixotasun horien ondorioz ezegonkortu daitezke. Horri aurre egiteko helburuarekin, “gaixotasunaren gaineko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek”. Era berean, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen gaineko informazioa jasoko dute. Horrez gain, buru gaixotasuna duen pertsonak dituen babes juridikoak ere landuko dituzte. Horiek horrela, ikastaroan parte hartu nahi duten zaintzaile eta senideek Agifes elkartera dei dezakete, 943 474337 telefono zenbakira. 27 urte laguntza ematen Agifes elkartea 1985. urtean sortu zen, buruko gaixotasunak zituzten pertsonen senideei eta zaintzaileei laguntza emateko helburuarekin. Gaur egun, 1.000 bazkide baino gehiago ditu elkarteak, eta errehabilitazio psikosozialerako hiru gune kudeatzeaz gain, laguntza taldeak, [...]

Hilak 6, osteguna 11:00 Txupinazioa, haurrentzako zezenen entzierroaren iragarle udaletxeko balkoitik (konfeti eta globo jaurtiketa). 11:30 Haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin. Santa Maria atetik abiatuta, hirigune historikoaren barrena, Arma Plazaraino. 16:00 Haur eta gaztetxoen XLIII. margo lehiaketa, Gipuzkoa plazan. Klink elkartearen eskutik. 17:00 Bikingoen lehorreratzea Bidasoan, Gazte Asanbladak antolatuta. Itsasoratzea Butroi pasealekuko hondartzan izango da eta lohorreratzea Bidasoa etorbideko arranpan. 17:30 XVIII. graffiti lehiaketa eta haurren XIII. graffiti lehiaketa Zezen plaza aurreko harresietan. 18:00 Erraldoi eta buruhandiak, zezen plazatik abiatuta hirigune historikotik pasa eta porturaino. 20:00 Baluartean, Kanpanolue, 11 salto gehio famili antzerki musikala. 22:30 Nafarroa Behera kalean kantineren aurkezpen desfilea hasiko da, Klink elkarteak antolatua. Hondarribia Hiria Musika Banda San Juan de Dios plazatik abiatuko da. 22:30 Disko jaia Bentan, DJ P3Z tartean. 00:00 Barricada taldearen emanaldia. 23:30 Hondarribiko Hiria Musika Bandaren jaietako kontzertu berezia, Gipuzkoa plazan. Hilak 7, ostirala 11:15 Haurren danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia. 12:00 Hiriko jaien hasiera ofiziala, suziri eta kanpaihotsez. Bitartean, txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko setio oroigarri hartako titibiliti doinua joaz. 12:15 Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsa, haurren danborradarekin batera, Arma plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira. 12:30 [...]

Negu Festa antolatu du Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iganderako. Karrikan barrena ibilaldia egingo dute mendizaleek. 09:00etan aterako dira Karrikako Artaso elkartetik, eta honako ibilbidea egingo dute: Pullegi, Pagolarre, Xorrola eta Karrikara it...

Zinema Paradisok hiesaren inguruko bi ikus-entzunezko emango ditu etzi, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Egunean. To Comfort You film laburraren proiekzioaz gain, Elige siempre cara dokumentala emango dute larunbatean, Amaia KZn (20:00). Sarrerak debalde ...

Kukai dantza konpainiak hamar urte bete ditu aurten, eta ibilbide osoan bildutako argazkiekin bideo bat osatu du. Horrez gain, hainbat pasarte eta hainbat ikuskizunen zatitxoak ere jaso dituzte ikus-entzuneko horretan. Urrian hamarkadan zehar ateratako...

Jaizkibelgo landaredian eragina izan duen Baccharis halimifolia espezie inbaditzailea menditik erradikatzen saiatuko dira. Horretarako egin behar dituzten lanen aurkezpena egin zuten atzo udaletxeko areto nagusian, eta etzi goizean txangoa egingo dute ...

Eta horiek guztiak bizi izan ditu Dublinen (Irlanda) jaio zen Fionwala Ologhlen hondarribiarrak. Larunbatean bete zituen eta Aitor Kerejeta alkateak emakumea zoriondu zuen, hondarribiar guztien izenean. Sei seme-alaba eta zazpi biloba ditu Ologhlenek, ...

Neguko Jardunaldien barruan eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, bertso afaria antolatu du Itsas Lur Elkarteak etzirako. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera Itsas Lurrekoek. Sarrerak dagoeneko salgai daude. 20 eu...

Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Ekimenarekin, euskaraz jakin arren, erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazi...

Herritarrak euren aukeretatik harago bizi izan direlako ematen direla desjabetzak maiz entzuten da politikarien ahotan. Ez da hori Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformako kideek uste dutena. Miren Olaetxea kidearen aburuz, “gutxieneko” kasuak direla horiek Behe Bidasoan aipatu du, eta gehienetan, «familia arruntak» direla aitortu du. “Etxebizitza nagusia erosten dutenak dira, edota beren etxebizitza, gurasoena edo negozioa berme bezala jarri dutenak” izan ohi direla kaltetuak argitu du. Euskal Herrian bi dira dagoeneko desjabetzeen ondorioz hil honetan zehar beren buruaz beste egiten duten lagunak; Amaia Egaña Barakaldon (Bizkaia) eta Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa). Barakaldoko gertakarien harira, Kutxabankek kaleratzeak etengo zituela adierazi zuen arren, hori betetzen ari ez dela argi gelditu da Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak asteartero Irungo Lakaxita gaztetxean egiten duen batzarrean. Hamarnaka kaltetu Kaltetuekin lan ildoak finkatu, kasu horien errepasoa egin eta kasu berriak aztertzen dira asteartero Lakaxitan. Eta astero kaltetu berriak agertzen dira. Etengabeko jario honen ondorioz, hogei lagunen kasuetan buru- belarri murgilduta dago desjabetzeen aurkako kolektiboa, baina hala eta guztiz ere, kopurua 30era ere iritsi izan dela zehaztu du Olaetxeak. Bidasoan, etxe kaleratze gehienak Irunen ematen diren arren, Hendaian etxebizitza erosi eta hipoteka Hego Euskal Herriko banku edo aurrezki kutxaren batekin sinatutako kaltetuekin ere lanean ari direla adierazi du gazteak. [...]

Errenteriako Udalak eta Fiarek sinatutako hitzarmenaren ondotik, banku etikoaz gehiago jakiteko aukera izango da astelehenean, Reina aretoan, 19:00etan. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Beñat Irasuegik hitzaldi bat emango dute. Banka etikoa zer den ...