Udal euskaltegiko ikasleek mintzapraktikarako aukera izango dute Mintzodromoan
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Ekimenarekin, euskaraz jakin arren, erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazi...
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Ekimenarekin, euskaraz jakin arren, erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazioa sortu nahi die Hondarribiko Udaleko Euskara arloak. Parte hartu nahi duenak euskaltegira deitu behar du (943 64 12 16 telefono zenbakira) eta Mintzodromoan parte hartu nahi duela esan.
Udaletik dei egin diete herritarrei euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenean parte hartzeko: “Mintzodromoa euskaltegiko ikasleen partaidetzarekin egingo da, eta gainerako herritarrei dei egiten diegu Kasino Zaharrera hurbiltzera eta euskara praktikan jarri eta goiza solasean pasatzera”.
Iaz Irunen egin zuten Mintzodromoa lehen aldiz —aurten errepikatuko dute— eta, izan zuen arrakasta ikusita, Hondarribian ere gauza berbera egitea pentsatu dute, udal euskaltegitik abiatuta. “Partaideak hainbat mahairen inguruan eta lagun giroan eguneroko gaiei buruz berriketan aritzea da asmoa, kafetxo bat hartzen duten bitartean, eta gai baten eta bestearen artean parte hartzaileak mugituko dira mintzakidez ere aldatuz”, azaldu du Udaleko Euskara arloak.

