Banku etikoa ezagutzeko aukera, astelehenean
Errenteriako Udalak eta Fiarek sinatutako hitzarmenaren ondotik, banku etikoaz gehiago jakiteko aukera izango da astelehenean, Reina aretoan, 19:00etan. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Beñat Irasuegik hitzaldi bat emango dute. Banka etikoa zer den ...
Errenteriako Udalak eta Fiarek sinatutako hitzarmenaren ondotik, banku etikoaz gehiago jakiteko aukera izango da astelehenean, Reina aretoan, 19:00etan. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Beñat Irasuegik hitzaldi bat emango dute.
Banka etikoa zer den azalduko dute, eta Fiareren helburuak, oinarriak, proiektua babesten duten gizarte erakundeak, egitasmoaren egoera, etorkizuna eta parte hartzeko modua jakinaraziko dituzte.

