Ordenantza berriaren helburua jarduera turistikoa arautzea da, "herritarren bizikidetza bermatzeko, ingurune urbanoaren iraunkortasuna sustatzeko eta ondare kulturalaren errespetua ziurtatzeko".
Uztailaren 7tik 13ra egin zen 'Dies Oiassonis' jaialdi erromatarra Irunen. 629.160 euroko eragina izan du hirian.
Erakustazokak lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko, sozial eta kulturala izan nahi du, eta jaso dituzten datuek hala dela berretsi dute.
Muxikako Ebaki XXI enpresaren instalazioetan zela zendu zen atzo langilea, garraio orgak harrapatuta.
Herrialdeko hitzarmen berriaren negoziazioan "blokeoa" gainditzeko eta sektoreko langileen "prekarietatearekin" bukatzeko grebara joko dutela azaldu du ELAk, hilaren 9,10 eta 11n.
Udako beherapenetako erosketak "egoki" egiteko gomendioak dira emandakoak. Kontsumitzaileen Bidasoko elkarteak eskaini ditu.
Udako turismo kanpaina aurkeztu dute eta iruditeriaren arduraduna Miriam Moreno artista irundarra izan da.
Negoziatzen hasi aurretik hainbat konpromiso sinatzea eskatu diote Irungo Udalari. Hori lortuta, negoziatzen esertzeko prest agertu dira udal langileak.
Ekologia eta ongizatea ez direla moda pasakor bat erakutsi dela uste du Bioterrako zuzendari Maialen Gaztañagak.
Oliba olio ekologikoa da aurtengo produktu izarra eta haren bueltako hitzaldiak eta dastaketak egiten ari dira. Gaur ireki ditu ateak azokak eta igandera arte egongo dira 115 postuak.
Hondarribiko hotelen okupazioa %85ekoa izan da, "iazko datuen azpitik", Bidasoa Bizirk-en arabera. Dena den, uztailaren 25etik aurrera "igoera nabarmena" izan dela ondorioztatu dute.
Cristina Laborda alkatea pozik agertu da turismoari lotutako datuekin. Aurtengo uztailean "maximo historikoak urratu" direla dio alkateak.
Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.
Irungo Udalak programa berri bat abiatu du, "kulturgintzako eta sorkuntzako industriako profesionalak eta enpresa txikiak babesteko eta bertako kultur proiektuak sustatzeko" asmoz.
2024ko uztailean baino %5,4 bidari gutxiago izan ditu Hondarribiko aireportuak.
Egun osoko azoka egingo dute da eta postuez gain, zuzeneko musika ere izango dela aurreratu du udalak.
Informazioa jaso eta proposamen zehatzak partekatzeko lau topaketa antolatu dituzte. Irailaren 16an, 18an, 23an eta 25ean izango dira.
Martxoan hasi eta joan den asteazkenean bukatu zen Bidasoa Biziriken 'Bidasoa Sendotzen' programa. Irungo zenbait enpresari banakako aholkularitza eta prestakuntza saioak eman dizkiete. Bigarren edizioa martxan jarriko dute urrian.
Inpaktu ekonomiko zuzena eta zeharkakoa da ikertuko dutena. Udara amaitu aurretik txostena burututa egongo da.
Hilaren 1ean ireki eta abuztuaren 31n itxiko dute zentroa. Ostegunetik igandera dago irekia, 10:00etatik 14:00etara.