M17. Greba orokorra

OARSO BIDASOKO HITZAk bat egin du M17ko greba orokorrarekin

OARSO BIDASOKO HITZAko langileak, baina, greba orokorrarekin bat eginagatik ere, M17an lanean arituko gara, greba aktiboa egin eta grebari oihartzuna emateko. 

Biharko, martxoak 17, greba orokorrera deitu dute Hego Euskal Herrian ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata aldarrikatzeko. Era berean, soldata hori Hego Euskal Herriko erakundeetan erabakitzea exijituko dute, grebaren bidez. Bizitzaren garestitzearen jakitun, OARSO BIDASOKO HITZAko langileok bat egin dugu greba deialdiarekin.

OARSO BIDASOKO HITZAko langileak, baina, greba orokorrarekin bat eginagatik ere, M17an lanean arituko gara, greba aktiboa egin eta grebari oihartzuna emateko. Beraz, greba orokor deialdiarekin harremana duten albisteak bakarrik argitaratuko dira webgune honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.