Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
M17. GREBA OROKORRA

Oro har giro lasaia egon bada ere, zenbait identifikatu egon direla dio LABek

Piketeak egin dituzte goizean, eta LAB sindikatuak jakinarazi du "jarraipen zabala" ari dela izaten greba.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2026/03/17

Greba orokorra deitu dute gaur Hego Euskal Herrian ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata aldarrikatzeko, bai eta soldata hori Hego Euskal Herriko erakundeetan erabakitzea exijitzeko ere.

Arratsalderako deitu dituzte mobilizazioak, baina goizean zehar zenbait pikete egin dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan.

LAB sindikatua da gaurko grebaren deitzaileetako bat, eta, oro har, greba “jarraipen handia” izaten ari dela nabarmendu dute.

Oarsoaldeari dagokionean, LABetik jakinarazi dute industria gutxi gora behera %60 batean itxi dela. Herrietako erdiguneetako komertzioek ere ia erabat itxi dituzte ateak.

Giroa, bestalde, “lasaia” dela nabarmendu dute, nahiz eta tentsio uneak egon diren eta atxilotu bat ere egon den.

Horretaz gain, garraio zerbitzua “nahiko normaltasunez” ari direla ematen gehitu dute LABetik. “Zerbitzu minimoak jarri dituzte, baina ohiko funtzionamendua ari da izaten”, erantsi dute.

Bidasoaren kasuan, LABetik jakinarazi dute oraindik jarraipen datu askorik ez dutela, baina goizean Irungo Gabiria eta Ugalde industriaguneetan piketeak egin dituztela nabarmendu dute. Horietan 50 pertsona inguru elkartu dira, eta sarrera bakoitza hiru ordu laurdenez egon da itxita.

Alabaina, auto karabanak egin dituzte, eta blokeo horiek Hondarribitik abiatu dira. Nazionala blokeatu dute ordu bete inguruan, eta trafikoa “ia guztiz” moztuta egon dela kontatu dute. Hala ere, Ertzaintza bertaratu da gero, eta biribilgunea desalojatzea behartu dituzte. “Poliki izan bada ere, trafikoa ibiltzen hasi da”, diote.

Hori, baina, ez da izan egin duten blokeo bakarra, Irungo Oinaurreko autobideko sarrera ere blokeatu baitute.

Bide horretan, kontatu dute goizeko piketeak “intzidentziarik gabe” joan direla, baina auto karabanetan lau pertsona identifikatu dituztela. “Karabana egiteko baimena eskatuta zegoen, baina hala ere lau pertsona identifikatu dituzte”.

Erdigunean ere, piketeak
Aipatutakoez gain, Mendibil zentro komertzialean piketeak egin dituzte goizean. “Kanpoaldean kontzentrazioa  egin dugu, eta gero barrura sartu gara. Hor tentsio uneak egon dira”, diote LABetik. “Ertzaintza kaskoekin sartu da barrura, baina egoera ez da gehiago konplikatu. Ekintza horretan zegoen pertsona bat identifikatu dute, eta gero beste gazte bat ere identifikatu dute bideo bat egiteagatik”, erantsi dute sindikatutik.

Piketeak hamarrak aldera egin dituzte merkatalgunean, eta pozik azaldu dute komertzioak itxita zeudela.

Horretaz guztiaz gain, jakinarazi dute Irungo Kolon pasealekuan bide mozketa bat egin dutela, eta hor kazetari bat identifikatu dutela bideo bat grabatzeagatik. “Kazetari hori kazetari modura identifikatu da, baina berdin-berdin identifikatu dute grabatu izanagatik”.

Jarraipenari dagokionean, zentroko anbulatorioan zerbitzu minimoak daudela diote, eta eskola “ia guztiak” itxita daudela nabarmendu dute, “baita Pio Baroja institutua ere”. Azken horretan piketeak egin dituzte goizean, baina itxita zegoen.

Azkenik, enpresen jarraipenari dagokionean, nabarmendu dute oraindik ez daukatela datu askorik, baina Irungo CAFen batzar lotesle bat egin dutela, eta LABeko delegatuak bertatik pasa direnean “dena itxita” zegoela ikusi dutela. “Irungo Tesa ere enpresa indartsu bat da, eta hor %70 inguruk egin du greba”, amaitu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.