Bidasoko Euskaraldiaren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Bidasoko Euskaraldiaren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Oarsoarrak Euskararen Saria jasoko du gaur oreretarrak. 25 urte daramatza Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunean ekarpena egiten. Irmo eta argi hitz egin du euskararen erabileraz.
Lehenengoz atxiki dira egitasmora, euskararekiko duten konpromisoa berretsiz. Horrez gain, bi arigune sortu dituzte.
Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin, eta euskararen erabilera auzoko dendetan sustatzeko zozketa antolatu du. Gainera, Euskararen Egunerako egitaraua osatu dute.
Euskaraldiaren eguna azaroaren 5ean izango da Zabaltza plazan. Ariketaren bueltan jarduera asko antolatu dituzte eragile askok elkarlanean.
Udalak antolatzen duen Mintzalagunean izena eman daiteke gaurtik hilaren 20era bitarte.
Euskaraldiaren hirugarren edizioa aurkeztu dute. Aurtengo helburua pertsona nahiz entitateek euskararen erabilera handitzeko urratsak egin eta parte hartzea handitzea da.
100 pertsonatik gora elkartu ziren Hendaian Euskaraldiaren esparruan antolatu zen mintzodromoan euskaraz aritzeko.
Auzoz auzo mapak sortu dituzte eta bertan zein erakundek sortu dituzten Ariguneak kontsulta daitezke. 96 dira guztira.
Hilaren 18an hasi da Euskaraldia. HITZAk gehigarria argitaratu du.
'Sagarraren izenean, amen. Sorginaren kronika Hondarribian' bisita gidatua egingo dute hilaren 26an Arma Plaza Fundazioaren eta Euskaraldiaren eskutik.
Irungo Udal Euskaltegian jaso behar dira, datorren astetik aurrera.
Goizez eta arratsaldez egingo dituzte Palmera Monteron. Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, baina izen emateak irailean irekiko dituzte.
Larunbata 21. Jakoba Errekondoren hitzaldia eta liburu-aurkezpena. Ordua: 11:00-12:30 bitarte. Lekua: Endanean.
Sarrerak dohainik izango dira, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Izena emateko 943641710 telefonora deitu edo info@endanea.com helbidera mezu bat idatzi behar da. 20 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez.
Asteazkena 25. Ahobizi eta Belarriprest tailer mistoa izango da. Ordua: 18:30-20:00 bitarte. Lekua: Itsas Etxean.
Sarrerak dohainik izango dira, baina https://labur.eus/ahobizibelarriprest-tailerra estekaren bidez eskatuz, Arma Plaza Fundazioan edo Itsas Etxean bertan ere, saioa hasi baino lehen, jaso daitezke. 122 lagunek parte hartu ahal iango dute gehienez.
Osteguna 26. “Nahi dugu hitz eta jolas” bertso saio telematikoa. Ordua: 20:00-21:30 bitarte. Lekua: Itsas Etxean.
Sarrerak dohainik izango dira, baina https://labur.eus/azaroak26 estekaren bidez eskatuz, Arma Plaza Fundazioan edo Itsas Etxean bertan ere, saioa hasi baino lehen, jaso daitezke. 122 lagunek parte hartu ahal iango dute gehienez.