Euskaraldia

Hilaren 12tik 16ra izango da Euskaraldiko txapak eskuratzeko aukera

Hilaren 15ean egingo den ekitaldi berezian ez ezik Matxin Artzu Kaleko turismo bulegoan eta Euskara zerbitzuko bulegoan ere jaso ahal izango dira.

Gaurtik hilaren 16ra bitartean Euskaraldiko txapak eskuratzeko aukera izango dela jakinarazi dute Hondarribiko Euskaraldiko arduradunek. Hurrengo hiru tokitan eskuratu ahal izango dira:
  • Matxin Artzu Kaleko turismo bulegoan: Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 16:00-18:30
  • Euskara zerbitzuko bulegoan: Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00
  • Kasino Zaharrean: Hilaren 15ean egingo den ekitaldi berezian, 18:00etan.

Informazio gehiago nahi izan ezkero Euskaraldiko helbide elektronikora idazteko aukera dagoela gogorarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.