Euskaraldia antolatzen hasiko dira Artia auzoan
Otsailaren 5ean egingo dute lehen bilera, Artiako auzo elkartean.

Aurten egingo da Euskaraldia eta maiatzaren 15etik 25era izango da. Horretarako, prestakuntza lanak egin behar dira eta Artian jada horretan jarri dira. Bide horretan, Artiako auzo elkartean Euskaraldia antolatzeko lehen bilera irekia egingo dute otsailaren 5ean, 19:00etan.
Auzo elkartean bertan bilduko dira (Pio Baroja kalea, 30-32) eta bilera honetan parte hartzeko baliabideak jarriko dituztela aurreratu dute. Bertaratzeko ez da aurretik abisatu behar.