Sagardo Eguna ospatuko dute larunbat honetan hondarribiarrek eta gerturatzen direnek. Zortzi zuku dastatzeko aukera izango da.
Etorkizuneko egoitza berrira sartzeko bidea urbanizatzen hasi dira. Cristina Laborda alkatea eta Gorka Alvarez ordezkaria bertan izan dira.
'Ianire' izeneko ikus-entzunezkoa kaleratu berri du herritar taldeak, 'Jaiak elkarrekin' proiektuaren barruan.
Hiri mugikortasuna hobetzeko esku artean dituen hiru proiektu edo helburu estrategikoen berri eman du udal gobernuak. Lehen hiri autobusean, terrazen ordenantzan eta aparkalekuen araudian egindako urratsak aurkeztu dituzte.
Hasi dituzte Juan Thalamas Labandibar kaleko pasealekua eta bidegorria osatzeko lanak, bidearen 55. zenbakian zegoen eraikina eraitsi ondoren.
Talde ekologistak lau eskaeratan oinarritutako errekurtsoa aurkeztu du, agindu berriak "kontuan hartu behar ziren inguruabar eta gertakari garrantzitsuak alde batera uzten" baitituelako haien ustez.
Slalomean eta kayak crossean oso fin aritu dira Santiagotarrakeko ordezkariak. Taldekako bi bigarren postuez gain, 12 domina poltsikoratu dituzte.
Ostegun honetan izango da kontzertu handia, Moskuko jaien barruan. Udalak emanaldiaren gaineko informazio praktikoa eman du.
Udalak eta antolatzaileek 45. Euskal Jiraren inguruko balorazio "oso positiboa" egin dute.
Egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkalekuen proba pilotuaren harira, EAJ berriz jo du Abotsanitzen kontra. Informazioa "modu publiko eta irekian" emateko eskatu dio beste behin udal gobernuari.
Joan den larunbatean jokatu zuten Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketa Damarri plazan. Lehia estua izan zen.
Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.
Maite Guevara konpainiak 'Susto' izeneko antzezlana taularatuko du San Juan plazan larunbatean, gauez.
Ostegunean itxiko dute bozkatzeko aukera. Alberto Lasa, Maria Jesus Berrotaran eta Sorotan Beleren artean bozkatu behar da.
Liga nagusietan ez da albiste onik heldu Oarso-Bidasora. Hondarribiko gizon eta emakumeak ez dira oso fin aritu.
Hilaren 21era bitarte aurkeztu daitezke aurtengo ekitaldiko lanak, Amaia Kultur Zentroan. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du.
Gorakada Teatro konpainiak 'Bermutaren Kermessea' izeneko antzezlana taularatuko du San Juanen, aire zabalean.
Folkesi talde irundarrak kontzertua emango du Eskoleta kalean, gauez.
Irailaren 12ra bitarte egin daitezke eskaerak. Udalak "ahalik eta zerbitzu egokiena" eskaini nahi die herritarrei.
Auzoko jaiak ospatuko dituzte, egun osoko egitarau batekin. Denetik izango da, haur, gazte eta helduentzako.