Bihar egingo da Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera, eta mundu osoko kirolariak arituko dira lehian. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute VI. Jaitsiera Herrikoian.
Atzo arratsaldean ospatu zen Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiaren Kutxa Entrega. Ainara Aramendia izan da aurtengo protagonista.
Hondarribiko Sostengu Taldeak bihar arratsalderako antolatu du Sagardo Eguna. Zortzi sagardogileren sagar zuku freskoenak 18:00etatik 21:00etara Madalen plazan izango dira dastagai.
Iban Etcheberryk eta Theo Labordek Grand Slamean jokatzeko sailkapen partida jokatu zuten hilaren 19an. Ostiral honetan B taldeko bikoteen arteko partida jokatuko da.
Hamazazpi urte pasatu dira Pasaiako AZTI zentro teknologikoak euskal kostaldean lehen bideometria kamera instalatu zuenetik. Euskal itsasertzeko informazioa ikertzeko ez ezik, klima aldaketari aurre egiteko politiketarako ere balio du.
Jaialdi beganoa berritasunekin eta ohiko hitzorduekin egingo da Ficoban. Lehen aldiz, Espainiako V-Label sariak banatuko dituzte jaialdian.
Aparra artisau garagardo azoka antolatu dute abuztuaren 3rako. Bederatzi garagardotegi elkartuko dira Kasino Zaharrean. Horietako bi hondarribiarrak.
Obra horiek gauzatzeko 2.123.321,71 euroko aurrekontua onartu du Irungo Udalak.
Oinezkoek lehentasun gehiago izango dute aurrerantzean. Espaloiak zabaltzeaz gain, plaza berri bat sortu dute.
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarren bizitza jasoko duen luzemetraiaren filkaketa egiten ari dira. Patxi Bisquert da zuzendaria.
Aratsaldeko 17:00etan Anarik zabalduko du Kirol kaian kokatzen den jaialdia. Sarrera doakoa da.
Zortzi sagardogile ezarriko dira Madalen plazan: Bekoerrota (Hondarribia), Altuna (Urnieta), Larregain (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Ola (Irun), Oialumezar (Hernani), Petritegi (Astigarraga) eta Zabala (Aduna).