Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko Aholku Batzordeak 2024ko jarduera memoria aurkeztu zuen aurreko astean. Udaleko ordezkariek eta Irungo 56 elkarte eta erakundek osatzen dute batzordea.
Los Angelesen jokatzen ari da gazte mailako munduko txapelketa. Eguneko lehen estropadan lehena sailkatu da eta bigarren estropadan 16. postuan.
Sarako herriaren historiaren zati bat oroitarazteko sortu zuten lasterketa. Izen ematea hilaren 30ean itxiko da.
Egitasmoaren abiapuntua uztailaren 30ean izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Guztion Alardeak herritar oro gonbidatu du aurkezpenera.
CBAn kultura sustatzeko gune berri bat eraikitzeko lanetan ibili dira azken bi urteetan. Musikarako, erakusketetarako eta gazteentzako gune bana izango du.
Irunera iritsi den "olatu erreakzionarioari" aurre egiteko elkarretaratzea antolatu du herritar talde batek. Asteazkenean, hilaren 23an, 19:00etan elkartuko dira San Juan plazan.
Atzo (igandea) jokatu zen Santiago plazan bikotekako dantza txapelketa. Lezoarra eta sopelaztarra, irabazle.
Eusko Label eta Euskotren Ligen hiru laurden jokatu dira dagoeneko. A ontzia laugarren da sailkapenean, emakumezkoak seigarren, zuzeneko jaitsiera postua atzean utzita.
Vox alderdiaren eskariz Espainiako Auzitegi Gorenak euskararen kontra egindako ebazpena arbuiatu dute gaur hondarribiarrek.
Bentako kontzertu nagusien zein bestelakoen berri eman du Hondarribiko Udalak. Kasino Zaharrean, gazteenentzako jarduerak.
Sei hilabeteko epealdirako kontratatu dira zazpi polizia laguntzaileak hil hasieran. Hiru motozikleta berri eta zaintza kamerak ere erosi dituzte.
Hirugarren urtez jarraian herritarrek aukeratuko dute Urrezko intsigniaren onuraduna nor izango den.
Azken hilabeteetan Irunen egondako eraso arrazistak eskuin muturraren agendak eragin dituela uste dute Bor-bor hausnarketa taldeko kideek. Taldea gogoeta bete-betean dela, auzo patruilen arriskuaz aritu dira.
Hautaketa prozesua igarota, hilaren 19an jakinarazi zuen Jaizkibel Konpainiak 2025eko kantinera nor izango den.
Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian izango da Ezezagunok konpainia, 'Exacticamente diversa' lana finalera iritsi baita.
Madalenako Jai Batzordeak jakinarazi du hilaren 22an ospatuko dituztela madalenak. Jarduera ugari izango dituzte goizetik gauera arte.
Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.
Lanak Urbycolan SL, Construcciones Zubieder SL eta Construcciones Mariezcurrena SL aldi baterako enpresa elkarteari esleitu dizkio Udalak Arbesko egoitzaren lanak. 2027an amaitzea aurreikusten dute.
Bidasoa Atletiko Taldeko lau atletek hartu dute parte txapelketan: Noa Garciak (altuera), Olatz Elizasuk (disko jaurtiketa), Jon Andianok (300 hesiak) eta Naia Piquerrek (1.000 m).
Behobiako Eraiki dantza taldeko 30 lagun joan dira Errumaniako festibalera. Hiriko arduradunek harrera egin diete udaletxean.