Atzo arratsaldean inauguratu zuten erakusketa Emeki elkarteak Molla ibilbidean duen egoitzan. Parean elkarteko Ainara Lopezek eta Iraitz Arabolaza margolariak eman zituzten xehetasunak.
Aurrekontua 306.000 eurokoa da eta udaberrira arte iraungo du kanpainak. Guztira eremu urbanoko 500 zuhaitz kimatuko dira eta 980 inausi.
Ekimen hau 15 eta 17 urteko gazteei begirakoa da eta udaran egingo da. Aurkezpena Amaia KZn egingo dute, etzi.
Bi auto erre dira eta Ertzaintza ezbeharraren nondik norakoa ikertzen ari da. Bizilagunek etxetik irten behar izan dute baina jada itzuli ahal izan dira.
Irungo udalak hiriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantendu eta zaintzeko zerbitzua kontratatu du, 2 urteko iraunaldiarekin. 2020ko lizitazioarekin alderatuta, mantendu beharreko metro karratuak nabarmen areagotu ditu, irundarrek gehien balioesten duten zerbitzuetako bat izanik. Azken urteetan bezala, ingurumen-irizpideei jarraiki ez da elementu kutsatzailerik erabiliko.
Iazko urte politikoaren balantzea egin du EH Bilduk eta udal gobernuaren aldaketa nabarmendu duten arren, EAJk eta PSE-EEk gobernatutako beste erakundeen Irunekiko "apustu falta" salatu dute.
Bihar irekiko da izena emateko epea, hilaren 16ra arte. Martindozenean egingo da eta 16 eta 24 urtekoei begirakoa da.
Txartelak berritzeko epea hilaren 31n bukatuko da eta Irungo Udalaren orrialdearen bidez egin ahal da.
Larretxipi karrikako 4. atariko eraikina hustu eta hormatu du udalak. Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegiaren baimenarekin.
Oskar Alegriaren dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan (hilak 10), Amaia KZn. DokuIrunen zortzigarren edizioa hasiko da horrela.
Hilaren 10eko emanaldia Txalo antzerki taldeak egingo du, 20:00etan. Komedia bat da etzi egingo duten antzezlana.
Lur Alai klubak antolatu du eta banakako txapelketa izango da. Artalekun jokatuko da eta guztira 20 jokalari arituko dira jokoan.