
Igande goizean izan zen hilketa saiakera matxista. Bizilagunen laguntza jaso zuen emakumeak Ertzaintza iritsi aurretik.

GazteArtean Expo programaren balantzea egin dute gaur; hamarkada batean 30 artista gazteren lana sustatu du.

Landare aldaketak egiten hasi dira, eta Ibarlako mintegian hazitako 38.618 landareetatik, 25.617 jarriko dituzte kalean.

Atletismo taldeak hainbat domina irabazi ditu gizonezkoen Espainiako taldeen arteko 20 urtetik beherako txapelketan eta Europako Master txapelketan.

Estitxu Urtizberea alkateordeak alardea "kudeatzeko" pausoak azaldu eta aurrera begirako erronkak aztertuko ditu. Saioa gaur izango da (hilak 27), arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.

Parte hartzaileek 21.097 metro burutu zituzten. Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazan bukatu zen lasterketa. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten.

Aurreko asteko Hondarribiko indarkeria matxista kasua gaitzesteko egin zuten elkarretaratzea larunbatean, udalak deituta.

Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 25. urteurrena egingo dute gaur, beste edizio batekin. 24 flim hautatu dituzte, eta azaroaren 10etik 15era egingo dute.

104 Udaltzaingo daude orain Irunen, eta kopuru hori 119ra igoko dute. 2025a bukatu baino lehen sortuko dituzte lehen zortzi postu berriak.

Elkarretaratzea egingo dute bihar, 18:00etan Martxoak 8 plazan.

Mugaldekoek ez diete aukerarik eman Uribealdeari (43-0), eta hasieratik amaierara erritmo altua mantentzea lortu dute.

Bidasoko GKSk Bilboko zein Iruñeako mobilizazioen aurkezpenak egingo ditu Palmera Monteron, hilaren 17an, 11:00etan.

Martxoaren 25eko 05:17ean sartuko da Korrika Hondarribian. Horren harira, Korrika batzordea sortu dute.

Telmo Sanz Alchuren 'Kilonbo' kartelak aurtengo inauteriak iragarriko ditu, eta kartel sariketaren 600 euroak irabazi ditu.

Txartelak automatikoki berrituko dira, eta urtarrilaren 30ean egingo dira helbideratutako ordainketak.

Gazteen beharrak asetzeko logela bakarreko eta bi logelako alokairuzko etxebizitzak egin dituzte, eta 150 eta 420 prezioa izango dute.

Kolon pasealekuko, Mendibileko eta San Juan plazako aparkalekuetan 12 orduz aparkatzeko tarifa bereziak iragarri dituzte.

Euskalmetek haize ufadengatik abisu horia iragarri du, eta goizeko 7:00etatik 23:55etara indarrean egongo da.

40 urte baino gehiagoko historia duen kioskoak pertsianak jaitsiko ditu, eta herriak betiko elkargune bat galduko du.

Hegaldi berriak estreinatuko ditu aireportuak. Uztailaren 18tik aurrera, zuzenean Glasgowra joateko aukera izango da.