Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Neguko 25.000 landare inguru landatuko dituzte hirian zehar

Landare aldaketak egiten hasi dira, eta Ibarlako mintegian hazitako 38.618 landareetatik, 25.617 jarriko dituzte kalean.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/10/28

Neguko loreak landatzen hasi dira udaleko lorezainak. Urtean zehar, Ibarlan kokatuta dagoen udal mintegian hazi dira landareak, eta orain, kaleetara aldatuko dituzte. 38.618 landare hazi dira mintegian, eta 25.000 inguru landatuko dituzte. Besteak, hazitokian mantenduko dituzte, neguan zehar kalekoek ordezkapenak behar badituzte.

Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako arloko ordezkari Gorka Alvarez, udal mintegiko arduradun Idoia Martin eta Gurea enpresa esleipendunaren ordezkari Jaime Aperribay Larreaundi auzoan elkartu dira neguko loreen proiektua aurkezteko. Alvarezek udal langileen lana azpimarratu nahi izan du: “Udal mintegian landare eta loreak zaintzen dituzte, eta gero berdeguneetan landatzen dira hiria biziberritzeko. Haien lanaren ondorioz, onura ekologikoak eta ingurumenerakoak dakartzate landareek, eta osasun fisiko eta mentalerako onak dira”.

Tulipa, anemona, antirrhinuma, ziklamena, mitxoleta, oroilorea, udaberri lorea, bioleta eta biola landareak landatuko dituzte orain hasi eta maiatzera bitartean. Gehien landatuko dena oroilorea izango da: 8.580 landare, hazitakoen %22,2. Horiek San Juan plazan, Luis Marianoko lorategietan eta Zubi Muxu plazan jarriko dituzte. Bioletak izango dira bigarren landatuenak. Horiak, laranjak, arrosak eta urdinak ikusi ahalko dira, San Juan plazan, Oiasso museoan eta hainbat jardinetan.

Herritarren laguntza

Gureak berdea gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziaren ardura da hiriko parke eta berdeguneak mententzea, zaintzea eta hobetzea. Irunen sasoi bakoitzean aldatzen diren loreak hazteaz haiek arduratzen dira, mintegian lan eginez.

Orain aldatzen ari diren landareak, hau da, uda sasoikoak, berrerabili eta herritarrei banatuko zaizkie udaberrian, zehazki, maiatzean. Herritarrei begira Alvarezen ustez, garrantzitsua da haiek ere lorategiak zaintzea. “Pedagogia lan behar garrantzitsua dugu, herritar guztiok lorategiak zaindu ditzagun eta itxura ezin hobea izan dezaten beti”. 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.