
Jose Antonio Santanok, Espainiako Garraio arloko estatu idazkariak, jakinarazi du ekaina eta uztaila artean amaituko dituztela obrak.

Guztion Alardearen ekimenez, apirileko udalbatzan egingo dute eskaera. Era berean, mezua konpainiei helaraztea eskatu diote udalari.

Udalak ikastetxe inguruetako plataformak margotuko ditu astelehenetik asteazkenera bitartean, eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu.

Espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea dira obren helburuak. Hamar egunean amaitzea aurreikusi dute.

Atzo agerraldia egin zuten Donostiako Bulebarrean, etxegabetze demanda jaso duten familietako bi Irungoak dira.

Fermintxoenea Stanley izan zen gero, orain, Mendeluenea da. Espazio berri bat irabazi du herriak, Hondarribiko Udalaren ekimenez. Jada irekita dago beheko solairuko Opengela.

Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko 19 urteko jokalari irundarrak Euskadiko Txapelketa laugarrenez irabazi du, oraingoan Gazte Mailan. Pozarren da lorpenarekin.

Txinzerreko langileek zuzendaritzaren adierazpenen erantzuna zabaldu dute, haien hainbat argudio gezurtatuz. Greba mugagabean jarraitzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Oinaurreko osasun-zentroa eraikitzeko eta pediatria zerbitzua hobetzeko aurrerapausoak eman ditu.

Fermin Calbeton kalean hasita, hiriko iparraldea eta hegoaldea lotuko ditu Erdialaldetik pasata Elizatxora arte, 30 minutuko maiztasunarekin.

Asteazkenean, hilak 29, Belaunaldien Arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatuko dute eta horren baitan egitaraua aurkeztu dute.

1997an zerbitzua sortu zenetik, bigarren urterik onena izan da eta herritarrek zerbitzuarengan konfiantza handia izaten jarraitzen dute.

Harrobiko taldeek asteburu txarra izan zuten, 16 urtez azpikoek garaipena esku eskura izan zuten azken jokaldira arte (28-26).

Asteburu honetan, maiatzaren 1etik 3ra bitarte, Larreaundi Olaberriako jaiak izango dira eta auzoa girotzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte.

Bi talde hauek kontzertu bana eskainiko dute Kabigorrin, maiatzaren 8an eta 9an, 19:30ean, hurrenez hurren.

Asteburu honetan, emakumeek Ohorezko Mailan lehiatuko dira, Bartzelonan; gizonezkoek, berriz, Lehen Maila Nazionalean ariko dira, Manresan.

San Pedro eta San Martzial jaietan kalean janari postuak jartzeko eskabideak maiatzaren 8ra arte aurkeztu daitezke.

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ea, 2an, 7an, 8an eta 9an materiala jasoko dute 19:00etatik aurrera Euskadi-Kuba elkartearen bidez.

Bihar, hilak 25, San Marko egunarekin bat eginez, jendetza espero da San Martzialen egingo den erromerian.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.