Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiasso Museoko terma erromatarren inaugurazioa, hilaren 11n

Hilaren 11n 17:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta horren ostean asteburu osoan zehar egingo dituzte bisita gidatuak. Okasioa baliatuz, 'Paseo bat gure historian barrena' kanpaina abiatu du Udalak.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/04/04

Terma erromatarrak inauguratzeko ekitaldia aurkeztu dute Cristina Laborda alkate eta Nuria Alzaga alkateorde eta Kulturako ordezkariak: hilaren 11n, 17:00etan, Oiasso Museoan izango da.

Inaugurazioaren ondotik, asteburu osoan zehar egongo da “harribitxi arkeologikoa” deskubritzeko aukera. Doako bisita gidatuak egingo dituzte hilaren 12 eta 13an, eta txartela museoaren webgunearen bidez eskuratu daiteke.

Terma hauek “hiria kalitatezko turismo lehiakorraren helmuga gisa ikusarazteko bultzada handia” izango delakoan daude, are gehiago “Aste Santua ate joka dugun honetan”.

Termak berreskuratzeak 3.500.000 euroko aurrekontua eskatu du, horietatik 2.000.000 NextGeneration EU planaren bidez eskuratuak. Egungo museoa handitu eta ondoko lurzatira zabaldu dute, eta hortaz, baita museoaren ibilbidea luzatu ere. Egungo eraikinaren atzeko irteeratik hasiko da ibilbide berria, “egungo eraikina eta berria lotzen ditu, eta Junkal parrokiari behatzeko plataforma bat dauka. Era berean, aztarnei begiratzeko plataforma zentral bat eta larrialdietako irteera baten bidez plaza berria eta Sarasate karrika lotzeko beste pasarela bat eraiki dira. Bestalde, eraikin berriak beirate handiak ditu, bisitariek aurriak haratago hedatzen direla ikusteko”.

Gainera, Irun helmuga “adimenduna” bilakatzera bidean museoa digitalizatu dute.

Inaugurazioa baliatuz, Paseo bat gure historian barrena kanpaina abiatu dute Irungo Udalak. Irungo faroletan hiriaren historia erromatarra agerian jartzen duten irudidun banderatxoak jarri dituzte. Irunbuseko markesinetan publizitatea ere jarri dute.

Inaugurazioa ospatzeko birritan egingo dute aurten erromatar pintxoaren ibilbidea: lehena, datorren astean, eta bigarrena, Dies Oiassonis jaialdian. Hiriko hainbat taberna eta jatetxek erromatar garaiko sukaldaritzan oinarrituak diren pintxoak prestatuko dituzte, gaur egungo zaporeekin nahastuta. 17 establezimenduk egin dute bat erromatar pintxoaren ibilbidearekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.