Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Biok Txingudi eta Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, lehiakor asteburuan

Biok Txingudi taldeari garaipenak ihes egin zion azken minutuetan. Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, berriz, aise irabazi zuen Hernani/Atletiko San Sebastianen kontrako partida.

Biok Txingudi taldea.Txingudi Errugbi Kluba
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia,Irun
2025/03/31

Lehen minututik, aurrelarien nagusitasuna baliatuz, baloia azkar mugitu zuten etxekoek, eta laugarren minutuan markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Zazpigarren minutuan, berriz, Durangoko taldeak kontraerasoa egin eta partida berdintzea lortu zuten. Hurrengo minutuetan defentsa lan handia egin zuen Biok Txingudi taldeak, erasoan, ordea, jokaldiak ondo bukatzea falta zitzaien.

Bigarren zatian Durangoko taldearen partetik intentsitate handiagoa sumatu zuten etxekoek, eta berrogeita seigarren minutuan defentsa harresian zuloa aurkitu eta bost puntu gehiago egin zituzten durangarrek. Biok Txingudik ez zuen amore eman eta jokaldiak egiten ahalegindu zen. 79. minutuan, Paola Vegak beste entsegu bat egin eta bizkaitarrengana gerturatzea lortu zuten (17-22).

Partida irabazteko ahaleginak ez ziren nahikoak izan, baina hala ere, zazpi puntu baino gutxiagogatik galdu izanagatik, puntu gehigarri bat eskuratu zuten etxekoek. Hala, hamabost punturekin, laugarren kokatu dira sailkapen orokorrean. Ligako azken partida Iruñean jokatuko dute bi aste barru La Unicaren kontra.

Hamabostekoa Zumendi Carok, Lupe Pescadorrek, Maren Santa Cruzek, Lur Gastonek, Camille Burosek, Garazi Santosek, Lea Etxebarrietak (kapitaina), Miren Fernandezek, Leire Muñozek, Enara Arrutiek, Ane Novok, Alba Saizek, Uxune Aranburuk, Laida Rodriguezek eta Jessica Gomezek osatu zuten. Saioa Gartzia, Lucia Duran, Maddalen Alberdi, Lohitzun Aia, Iara de Almeida, Paola Vega, Naroa de la Fuente eta Irati Beraiz, berriz, aulkian hasi ziren.

14 urte azpiko taldea, finaletik gertuago

Txingudi/Orereta/Baztan taldeak Gipuzkoako finalerdietako partida jokatu zuen larunbat goizean. Hernani/Atletico San Sebastian taldea izan zuten aurkari. Partida aise irabazi zuten txingudiko, oreretako eta baztango jokalariek. Nahiz eta aurkariek lehiaren azken minutuetan aldea murrizten jakin izan zuten, etxekoek, 35 puntuko aldearekin irabazi zuten, eta alde hori nahikoa izango dute itzulerako partida “erosoago” jokatzeko. Partidu hori asteburu honetan jokatuko dute, Hernanin.

Taldea Markel Aizpuruak, Unai Aizpuruak, Telmo Bereciartuak, Aiur Callaok, Markel Celestinok, Giovani Ciurarek, Galder Eizaguirrek, Omar El Mossaouik, Oier Goenagak, Greta Gutierrezek, Goretti Lekuonak, Urtats Mendizabalek, Markel Orbegozok, Annie Pascaruk, Urko Prietok, Oihan Sanchezek, Beñat Tristanek, Marcos Viñuelak eta Oreretako Xian Aizpuruak, Eki Galarragak eta Enai Irastorzak eta Baztango Pau Martinezek osatu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.