Atal honetan Hondarribia eta Irungo herrien jai eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, argazki galeriak, jaien egitarauen gehigarriak eta bideoak daude ikusgai besteak beste.
Atal honetan Hondarribia eta Irungo herrien jai eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, argazki galeriak, jaien egitarauen gehigarriak eta bideoak daude ikusgai besteak beste.
Ostiraletik igandera bitarte luzatuko dituzte aurtengo festak. Haur zein helduentzako askotariko ekitaldi eta ekintzak antolatu dituzte.
Hondarribiko Udalari zein beste erakundeei "konponbidearen aldeko estrategia argi eta zintzo bat adierazi dezatela" eskatu diete.
Alarde egunean bere burua kontrolatu behar izan zuela esan du alkateak: "Egoera jasangarria bizitzeko atzera urratsa egin behar izan dut".
Gaur da Hondarribiko festen azken eguna. Goizeko baserritarren produktuen eta abereen azokak arratsaldeko ekitaldiei bide emango die.
Atzokoaren ajeak ahazteko, zer hobe eta gaurtik astelehenera arte dauden festetako ekitaldietan parte hartzea baino.
Txalo artean jaso dituzte Jaizkibel Konpainiako kideak. Irudi ederrak utzi ditu goizeko desfileak.
Historian lehenengoz Hondarribiko alkate batek harrera egin dio Jaizkibel konpainiari elizaren atarian.
Hondarribiko festetako egunik handienean kaleak bere egin ditu berriz ere Jaizkibel konpainiak. "Keinuen" alardea da aurtengoa.
Hunkituta jaso du urrezko intsignia hondarribiarrak. "Ez dut hitzik sentitzen dudana azaltzeko. Ohore handia da niretzat intsignia hau jasotzea, eta oso harro nago hondarribiarra izateaz", esan du.
Haurren Danborradak Hondarribiko kale eta plazak girotu ditu eguerdian. Alde zaharrera iristen ari ziren bitartean bota dute jaien hasierako suziria.
Igande honetan hasiko dira Meakako jaiak eta urriaren 15era arte luzatuko da. Herri bazkaria igande honetan izango da.
Lehia izango da asteburuan auzoan, futbol zelaian eta sukaldean. Artisau azoka bat ere egingo dutela aurreratu dute.
Egitarau osoa kaleratu ez arren, aurrerapentxo bat egin dute auzotarrek, larunbatekoa kaleratuz. Herri bazkaria egingo dute, eta astearte eta asteazkenean erosi beharko dira txartelak.
Adin tarte guztientzako txapelketak antolatu ditu Marlaxka Xake Klubak irailaren 16rako. Aurki zabalduko dituzte izen emateak.
Tabernen kanpoaldean barrak ezartzeko asmoa duten ostalariek jada aurkez ditzakete eskaerak, hilaren 22ra arte.
Ostegunetik ostegunera, astebetez, egongo da zabalik epea. Jendaurrean egingo dute horiek esleitzeko zozketa, hilaren 18an.
Ekintza gastronomikoak erromatar sukaldaritzan oinarrituko dira, eta jarduera horiek garrantzia handia dute egitaraua osatzen duten berrogeita hamar jardueren artean.
Jaialdi erromatarrak Oiasso Museoa eta Irungo kaleak hartuko ditu hilaren 13tik 16ra, ostegunetik igandera. Berritasunekin egingo da XIII. ekitaldia.
Behar bereziak dituzten haurrei eta haien familiei arreta eskaintzeko, Ficobako aparkalekuan kokatuta dauden atrakzioetako musika kenduko dute gaur 17:00etatik 19:00etara.