Aurten ere xakeaz gozatzeko aukera izango da jaietan

Adin tarte guztientzako txapelketak antolatu ditu Marlaxka Xake Klubak irailaren 16rako. Aurki zabalduko dituzte izen emateak.

Marlaxka Xake Klubak jaietan urtero antolatutako xake jaialdia. Marlaxka Xake Klubak jaietan urtero antolatutako xake jaialdia.

Urtero bezala, aurten ere Hondarribiko Xake Klubak Jai Nagusietako Xake Jaialdia egingo du, seigarren ekitaldia izango da. Irailaren 16an (larunbata da) izango dute hitzordua xakearen zaleek. Lehia honetan 16 urte azpikoen txapelketa (hiru kategoria ezberdinetan banatuta) eta txapelketa absolutua egingo dute.

Lehiatu gabe ere jokatzeko aukera izango dela iragarri dute klunekoek. Gune berezia izango du taldeak, haien arabera, “txapelketa baten presiorik gabe xakeaz gozatu dezaten”.

Laster zabalduko dituzte izen emateak, jakin bezain laster, horren berri emango du HITZAk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.