
Kontxa irabaztea urruti badute ere, elitean konplexurik gabe aritzeko gaitasun betea dutela erakutsi dute Oarso Bidasoko traineruek. Helburuak beteta, urrats bat gehiago egin nahi dute etzi. Horretara doaz.

Laugarren izan da Hondarribia gaurko gizonen Kontxako estropadan. Lasai ez, baina irmo lortu dute munduko traineru estropada entzutetsuenean izateko eskubidea.

Hondarribiak, San Juanek, San Pedrok eta Hibaikak parte hartuko dute gaurko gizonen Kontxarako sailkapen estropadan.

Hondarribiko emakumeen trainerua Kontxan izango da. Ohorez lortu dute urteko estropada handienean izateko aukera.

Emakumeen Kontxarako sailkapen estropada jokatuko da gaur. Hibaika, Hondarribia eta San Juan izango dira bertan lehian.

Asteburu honetan etxean lehiatu dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. Herri osoa berde kolorez tindatu zuten hondarribiarrek.

Eusko Label eta Euskotren Ligen hiru laurden jokatu dira dagoeneko. A ontzia laugarren da sailkapenean, emakumezkoak seigarren, zuzeneko jaitsiera postua atzean utzita.

Liga guztietako bina estropada izango dira jokoan. Udako astebururik pilatuena izango da lehiei dagokienean.

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak lehiatu ziren atzo Sanpedrotarrakek antolatutako jaitsieran. A taldeak 7. egin zuen, Emakumeen taldeak 9. eta B ontziko gazteek 19.

Etxeko bi traineru nagusiek bosgarren bukatu zuten etxeko jaitsiera. Hondarribia B ontzia aldiz, 14. izan zen.

Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.

Igandean jokatuko da Bermeon txapelketa. Bihar, berriz, emakumeen bandera izango da jokoan Lekeition.

Bihar (ekainak 1, igandea) izango da jokoan sasoiko lehen txapel ofiziala. Oarso Bidasoko zortzi traineru izango dira Orion.

Larunbatean jokatu zen Mutrikuko Udalaren bandera. Hondarribia bosgarren izan zen, San Juan zazpigarren, San Pedro hamahirugarren eta Hibaika hamabosgarren.

Larunbatean hasiko dira 2025eko traineruen lehia ofizialak, Mutrikuko Banderarekin. Ekainaren 1ean, Orion, Gipuzkoako Txapelketa.

Coruña eta Bueu izango dira Euskotren eta Eusko Label ligetako lehenengo agertokiak. Emakumeen eta gizonen traineruak han izango dira.

Hondarribiko hondartzan izango da jaitsiera arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Nork irabaziko du Kontxa? Galdera horri erantzuteko porra abiatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Irabazleen eta partaide guztien artean sariak banatuko ditu HITZAk, zozketa bidez.

Asteazkenean, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion. Emakumeen nahiz gizonen hiruna txanda egingo dituzte. Bertan izango dira Oarso Bidasoko traineruak.