Oarso Bidasoko lau traineru Euskadiko Txapelketan
Igandean jokatuko da Bermeon txapelketa. Bihar, berriz, emakumeen bandera izango da jokoan Lekeition.

Bermeon izango da jokoan, igandean (hilaren 8an) 2025eko Euskadiko Traineru Txapelketa. Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelketetan hoberen ibili ziren ontziak izango dira bertan. Horien artean, lau, Oarso Bidasokoak.
Beteranoen Mailan Trintxerpe-Illunbe izango da, emakume absolutuetan Hibaika, eta gizon absolutuetan Hondarribia eta San Juan. Honakoak dira igandeko txandak:
Beteranoak (11:00etan hasiko dira)
- Lehen txanda: Trintxerpe-Illunbe, Zumaia, Santurtzineta Bilboko Beteranoak.
- Bigarren txanda: Badok 13, Fortuna, Getxo eta Mundaka.
Emakumeak (12:00etan hasiko dira)
- Lehen txanda: Hibaika, Zarautz, Portugalete eta Deusto.
- Bigarren txanda: Tolosaldea, Arraun Lagunak, Ondarroa eta Kaiku.
Gizonak (12:45ean hasiko dira)
- Lehen txanda: Hondarribia, San Juan, Isuntza eta Santurtzi.
- Bigarren txanda: Orio, Donostiarra, Zierbena eta Urdaibai.
Mutrikuko Bandera
Euskadiko Txapelketaz gainera, tosta finkoan beste estropada bat izango da asteburuan, bihar (larunbata) zehazki: Emakumeen Lekeitioko XIV. Ikurrina. 10:30ean hasiko da bi txandako estropada, eta han izango dira Hondarribia, Hibaika eta San Juan Oarso Bidasoko ordezkari bezala.
San Juan lehen txandan ariko da, Isuntza Deusto eta Kaikurekin batera. Bigarrenean egingo dute bere lana Hondarribiak eta Hibaikak, Tolosaldea eta Zumaia txandakide dituztela.