Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburu borobila Hondarribia Arraun Elkartearentzat

Eusko Label eta Euskotren Ligen hiru laurden jokatu dira dagoeneko. A ontzia laugarren da sailkapenean, emakumezkoak seigarren, zuzeneko jaitsiera postua atzean utzita.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/07/21

Hondarribia Arraun Elkartearentzat asteburu ezin hobea izan da Gipuzkoako uretan; asteburuan Pasaian eta Orion lehiatu dira. Emakumeek ligako arrisku postuak atzean utzi, seigarren kokatu eta zuzeneko jaitsiera suposatzen duen postuan dagoen Donostiarrari sei puntu atera dizkiote. Gizonezkoen kasuan, bi hirugarren postu lortu dituzte, eta datorren asteburuan ohorezko txandan arituko dira. Egun laugarrenak dira sailkapen orokorrean.

Pasaian eremu berri batean aritu ziren arraunlariak, erlojupeko modalitatean. Gizonezkoen eremua Kontxako badian izaten dutenaren antzeko baldintzak izan zituen, emakumeena, berriz, badia barruan egin zen. Euskotren Ligako lehia izan zen aurrena eta, sailkapenaren arabera, Hondarribiarrak lehen postuan irten ziren. Erreferentziarik izan gabe beren lana txukun burutu eta Donostiarraren eta Astilleroren aurretik sailkatzea lortu zuten, 6. postuan. Igandean, aldiz, lehen txanda irabazi eta denbora bikaina eginez hirugarren sailkatzea lortu zuten. Ikus emaitzak.

Hondarribia A ontziaren kasuan, Pasaian bigarren txanda aise dominatu eta ezustekoa eman zuen Ama Guadalupekoak, estropada irabazi zuen Zierbenaren eta Orioren atzetik geratzea lortu baitzuen. Igandean ohorezko txandan aritu ziren, eta eguraldi aldaketak azken txandari bereziki eragingo ziola zirudien arren [itsasoko egoerak okertzera egin zuen], berdeek gogor estutu eta olatuak aldeko izatea lortu zuten. Ohorezko txandan Orioren atzetik helmugaratu eta jardunaldiko sailkapenean lehen txandan aritu zen Lekittara soilik sartu zitzaien tartean, asteburu benetan borobila osatuz. Ikus emaitzak. 

KAE1 Ligan dabilen Hondarribia Bk ere egun gozoa izan zuen larunbatean. Zarautzen izan zuten estropada eta  erlojupeko modalitatean izan zen. Sailkapenean laugarrenak izan ziren eta bildutako puntu mordoskari esker Castreñari aurrea hartzea lortu zuten. Igandean, aldiz, Gorlizen izan zuten lehia. Honakoa ere erlojupekoan. Hondarribiarrek azken aurren egin zuten. Une honetan azkenak dira sailkapen orokorrean Castreñatik puntu batera. Ikus emaitzak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 281 lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean eta bat Hondarribian, indarkeria matxista egotzita

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.