
Hondarribia Kultura programa antolatu dute uztailaren 9tik 12ra Kultura Uztartu lelopean. herritarrak, sormena eta arte espazioak ehuntzen dituen kultur sarea da programa.

Hilaren 31n Zestafesta sormen eta diseinu festibalaren bigarren ekitaldia egingo da. Iazko formatu bera izango du: goizean tailerrak, eta arratsaldean hitzaldiak eta Topa! egingo dituzte.

Interesdunek gaurtik martxoaren 27ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Udalak hainbat diziplinatako lanak onartuko ditu.

Ekainera bitarte, adinekoek harremanak sendotzeko, sormena sustatzeko eta ongizatea bultzatzeko hainbat jarduera egingo dituzte Palmera Monteron.

'Familia ta Lagun' programaren baitan, 4 eta 11 urteko haurrek aukera izango dute egurrezko txotxongiloak eraikitzeko Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan.

8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak erreferente bihurtu dira, eta zientzia, sormena eta ikaskuntza uztartzen dituzte.

'Adimen Artifiziala Kultura eta Sormenerako - Eguneroko kudeaketa eraldatzeko tresnak' hitzaldia antolatu zuten hilaren 15ean Bidasoa Bizirik eta Basque District of Culture and Creativityk. Eskualdeko kultur eta sorkuntzako profesionalak gerturatu ziren adimen artifiziala "eguneroko lanean nola txerta daitekeen modu praktiko eta eraginkorrean aztertzera".

Hondarribiko artistei zuzendutako 6.000 euroko bi beka eskaintzen ditu Hondarribia Sormen Hiriak. Apirilaren 5era arte izango da beka eskatzeko aukera.

Hilaren 25ean sormena eta diseinua ardatz dituen jaialdiaren lehen edizioa egingo da Itsas Etxean. Egun osoko programazioa ondu dute: goizean sormen tailerrak egongo dira, eta arratsaldean, hitzaldiak.

Larunbatean 17:30etan emango diote hasiera Txikimusika ekimenari. Familia osoarentzako jardunaldia izango da.