Arte garaikidea, memoria historikoa eta muga ardatz dituen azoka larunbat goizean egingo da Santiagoko bidegorrian, hainbat proposamenekin.
Bihar egingo da Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera, eta mundu osoko kirolariak arituko dira lehian. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute VI. Jaitsiera Herrikoian.
Beteranoek urrezko domina jantzi dute Bordelen, eta infantilek, berriz, Legution dastatu dute garaipena.
Santiagotarrak Toledon izan dira piraguismoko Ur Lasaiak modalitatean, eta Asier Bulmanek urrea eta Eider Ceciliak brontzea lortu dituzte.
Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan urrezko hamar domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko bost eskuratu ditu Santiagotarrak KEk.
Igandero egitasmoaren baitan, udalak eta Parean Elkarteak Igande Sasoi topaketa antolatu dute igande honetarako, 10:00etatik 13:30era. Helburua da emakumeen kirola sustatzea.
Bidasoaren jaitsiera egingo dute aulki mugikorreko arraunlariek, hilaren 14an. Gipuzkoako Ligako lehena izango da.
Santiagotarrak taldeko gazteak zilarrezkoa eta brontzezkoa irabazi ditu Gaztela eta Leonen jokatutako Sari Nagusian. Malen Juaristi ere fin ibili zen bitan laugarren sailkatuta.
Joan den asteburuan jokatu zen Sevillan Txapelketa, eta zilarrezko lau domina eta brontzezko bat ekarri dituzte. Horrez gain, Naroa Zubimendi 23 urtez azpiko Munduko Txapelketarako hautatu du Espainiako Federazioak.
K2 eta C2 kategorietakoak aritu ziren asteburuan Trintxerpen lehian. Urrezko bost, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru dominekin itzuli dira etxera irundarrak.
Aulki mugikorrekoek Gipuzkoako Ligako Lerrokako Estropada jokatu dute; piraguistek, aldiz, Bizkai eta Gipuzkoako Txapelketak. Domina festa bizitu zuten bi kasuetan.
Sailkapenean hirugarren geratu da Santiagotarrak. Klara Olazabalen denboraldiko lana nabarmendu du taldeak eta, orain, Olinpiar Jokoei begira jarriko da.