AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Abuztuan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Hori dela eta Irun eta Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo da.
Larunbateko goizeko 05:00etatik itzuliko da bere onera aldirikoen zerbitzua, hilaren 6tik etenaldian izan ondoren.
Hilaren 1etik urte bukaerara bitarte erdi-prezioan bidaia daiteke Mugi sistemari atxikiriko zerbitzuetan. Familien egoera ekonomikoa «arintzea» eta garraio publikoa sustatzea ditu helburu neurriak.
Lezo-Errenteria eta Irun arteko trenek urteak daramate etenda dauden obra batzuen ondorioak jasaten. Renfe eta Adifeko langileek bat egin dute bidaiarien kezkekin: «Geltokiak hiltzen uzten ari gara».
Espainiako Senatuan eskatu ditu argibideak Maria Eugenia Iparragirrek
EAJren Iparragirre senataria eta Iridoy Irungo jeltzaleen bozeramailea Renfeko bidaiari sailaren ordezkariekin batzarra egin dute gaur goizean; lanak urtarrilaren lehen hamabostaldian hastea aurreikusten dutela esan dute.
Urtebetez, Txanaleta plazan erosi beharko dira autobusetarako eta trenerako tiketak. Tren eta autobus geltokiaren obren eraginagatik da lekualdaketa.
Atletismo probak Irun gurutzatuko du, eta trafiko aldaketak ekarriko ditu hirira, 15:55etik 17:15era. Denbora horretan Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat.
EAJ taldeko senatari Maria Eugenia Iparragirrek atzo Renfeko presidentearekin izandako bileran, trenen maiztasuna handitzeko "aukera guztiak ikertzeko" konpromisoa hartu du Renfek.